Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

  1. Hasiera
  2.  
  3. Profesionalak
  4.  
  5. Kongresuak eta jardunaldiak
Kongresu eta jardunaldiak

Zeladoreen eta Arduradunen XIII. Jardunaldiak
Osakidetzako Zeladoreen IV. Jardunaldiak

Zeladoreen eta Arduradunen XIII. Jardunaldiak - Osakidetzako Zeladoreen IV. Jardunaldiak

“Celador”, comprometido con la atención al paciente (Zelaria: pazientearentzako arretarekiko konpromisoa) esloganarekin, Estatuko Zelari eta Arduradunen XIII. Jardunaldiak egingo dituzte maiatzaren 16an, 17an eta 18an, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian.

 

Estatuko jardunaldi horiek foro garrantzitsua dira, eta, haietan, beti nabarmentzen da profesional horiek ahalegin berritzailea egiten dutela eta egokitu egiten direla etengabe erabiltzaileentzako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko egiten diren eskaerei erantzuteko.

 

Trebakuntza, pazientearen segurtasuna, erabiltzailearekiko komunikazioa, konfidentzialtasuna eta datuen babesa izango dituzte ardatz jardunaldiek. Hiru egun horietan, besteak beste, Albert Espinosak "Sensaciones de un experto usuario" (Erabiltzaile aditu baten sentipenak) hitzaldia emango du.

 

Aurten, bi aldaketa garrantzitsu egin dituzte jardunaldien antolakuntzan.

 

Batetik, osasun-zerbitzu autonomiko batek, lehen aldiz, bermea eman die estatuko zelarien jardunaldi horiei.

 

 

Bestetik, ekitaldi hori Euskadiko Zelarien IV. Jardunaldiekin batera egingo da. Jardunaldi horiek maiatzaren 16an izango dira, eta hainbat gairi buruzko hitzaldiak emango dituzte; adibidez, hauei buruzkoak: datuen babesa, pazientearen segurtasuna eta kalitatea. Hain zuzen ere, EAEko osasun-sisteman kezka gehien sortzen duten arloak dira.

 

Hainbat autonomia-erkidegotako biltzarkideak joango dira jardunaldi horietara, eta nabaria da aurreko urteetan baino parte-hartzaile gehiago izango direla.

 

Jardunaldi horietarako, 69 komunikazio aurkeztu dituzte; haietatik 39 poster-formatukoak dira, eta 30, ahozkoak. Arlo hauetan jaso dira komunikazio gehien: trebakuntza (19), gai librea (14), pazientearen segurtasuna (13) eta erabiltzailearekiko komunikazioa (10). Gutxien, berriz, segurtasuna (7) eta konfidentzialtasuna eta datuen babesa (5) arloetan, besteak beste. Parte-hartzeari dagokionez, EAE nabarmentzen da: 35 komunikazio egingo ditu. Haietatik 21 Gipuzkoakoak dira; 12, Bizkaikoak; eta 2, Arabakoak.

Txosten eta komunikazioen zerrenda

Azken eguneratzea: 2012/06/29

Euskadi, auzolana