Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Kaixo, Osane naiz

Bila zabiltzan hori aurkitzen lagunduko dizut?

cerrar

Laguntzaile birtuala

Kaixo, Osane naiz
Laguntza behar duzu?

Imagen de Osane pensando
Powered by anboto
Egin iezaiozu zure galdera Osaneri

on
debug

Euskal Osasun Sistema Publikoari buruz

1978ko Konstituzioak eta Euskal Autonomia Estatutuak ezarri zuten zer-nolako funtzioak izango zituen Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) osasun-arloan. Ondoren, 1983an, Osakidetzaren Legea onartu zen, osasun-zerbitzu nazionalaren eredua oinarri hartuta. Erakunde autonomo gisa konfiguratu zen eta diru publikoz finantzatu, batik bat herritarrei osasun-arreta integrala emateko, eta, hainbat tresna eta zerbitzuren ardura pixkanaka bere baitan hartuz, asistentzia-sistema bakarra osatzeko, ordura arte zeuden baliabide publikoekin.



Ildo horretan, Osasun Saila eta Osakidetza arduratu ziren herritar bakar bat bera ere osasun-arretarik gabe ez geratzeko, eta, gainera, inolako bereizkeriarik egin gabe eta ahalik kalitate handienarekin eskaintzeko. Hartara, txoko guztietara iritsi ziren osasun-arreta, eskubide eta betebeharren gutuna, agiririk gabeko etorkinentzako arreta arautzea eta hainbat plan estrategiko.



Baina, agian, Osakidetzan izan den aldaketarik handiena, betiere herritarren osasun-maila hobetu dadin etengabe egokitzeko ahalegina eginez, 1993an izan zen, euskal osasunerako estrategia berriak biltzen zituen ?Osasuna Zainduz? planaren eskutik. Planak xede argi bat zuen: antolakuntza- eta kudeaketa-ereduaren barneko faktoreak aldatuz, osasun eredu publiko baten oinarri ideologikoak indartzea eta, horrekin batera, autonomia-maila handia lortzea, baliabide publikoen erabilera eraginkorra errazteko.



Ondoren, 1997an, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea onartu zen; euskal osasun-sistema publikoaren norabidea, egitura eta antolakuntza ezarri zuen. Sistema hori, izatez, osasun gaietan erantzukizuna zuten instantzia publiko guztien multzo integratutzat hartu zen.



Lege horretan azpimarratzen da, besteak beste, herritarrek zeresan handia dutela osasun-sistemaren arloan, sistemak demokratikoa eta parte-hartzailea izan behar duela azpimarratuz. Azpimarratzen du, halaber, osasunaren lege-babesetik datozen eskubide instrumental eta osagarriak ere bermatu egin behar direla, esate baterako, norberaren intimitatea eta duintasuna, behar bezalako informazioa jaso ondoren emandako onarpena gauzatzea edo osasun-zerbitzua hautatzeko gaitasun handia izatea.



Herritarra protagonista izateko urratsak Euskadiko Osasun Planaren bidez ezarri diren helburuetan du abiaburua. Plan horren ondorio dira prebentzio- eta sustapen-arloko jarduera-ildo nagusiak, eta, era berean, bidea ematen zaie herritarrek eskatzen dituzten beharretarako gauzatu behar diren estrategiak ezartzeari eta behar horiek asetzeko estaldura egokia bermatuko duten baliabide nahikoa jartzeari.

Azken aldaketako data:  2016/04/19

Euskadi, auzolana