Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskal Osasun Sistema Publikoari buruz
  4.  
  5. Osakidetza
  6.  
  7. Zer da Osakidetza?

Kaixo, Osane naiz

Bila zabiltzan hori aurkitzen lagunduko dizut?

cerrar

Laguntzaile birtuala

Kaixo, Osane naiz
Laguntza behar duzu?

Imagen de Osane pensando
Powered by anboto
Egin iezaiozu zure galdera Osaneri

on
debug

Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia

Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia

Osasun-sistema bizitzak salbatzeko ideiarekin eraiki da, eta, horregatik, paziente kronikoak radarretik kanpo daude. Baina, gaixotasun kronikoen aurrerapena ikusirik, osatzeaz gain zaintzeaz arduratzen den osasun-sistema batekin osatu behar da egungo sistema, beharrezkoak ez diren ospitaleratzeak prebenitzeko gai izan dadin.

Aldaketa hori egiteko, informazio-teknologietan inbertitu behar da, pazienteei erakutsi behar zaie beren gaixotasuna kudeatzen, ebidentzian oinarritutako medikuntza hobea sustatu behar da, eta lehen arretako, ospitaleetako eta gizarteko zaintzak integratu behar dira. Horrek guztiak azken hamarkadetako erronka konplexuenari eta garrantzitsuenari aurre egiten lagunduko digu: gaixotasun kronikoentzako osasun-sistema duina antolatzea. Hori da, hain zuzen ere, XXI. mendeko erronkarik garrantzitsuena.

Aldaketaren konplexutasuna dela eta, osasungintzan lidergo ezberdina garatu behar da hamarkada honetan, tokiko jarduera-eremua eta korporatiboa elkarren parean jartzeko. Horregatik, lidergo banatuagoaren alde egin da, hala, osasun-profesionalek eta tokiko zuzendariek antolamendu-berrikuntza sustatuko baitute. Tokiko eremu horretan aurkituko dira paziente kronikoentzat beharrezkoak diren berrikuntza nagusiak. Maila horretan aktibatu behar da radarra, eta, hori lortzeko, osasun-sistemak hamalau proiektu estrategiko jarri ditu abian, identifikatutako politiketarantz aurrera egiteko, eta, aldi berean, pazienteentzat, profesionalentzat eta herritarrentzat, oro har, kronikoen eredu berria eraikitzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, joan Euskadiko Kronikotasunari buruzko blogera: cronicidad.blog.euskadi.net/eu

p class="rompre"> 

Koordinazioa

 

 

Hemen duzu proiektu estrategikoei buruz informazio gehiago

 

 

Dokumentazio gehigarria

Azken eguneratzea: 2012/12/11

Euskadi, auzolana