Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Programa-printzipioak

Honako hauek dira Euskal osasun-sistema publikoaren programa-printzipioak:

  • Pertsona hartzea  sistemaren funtsezko helburutzat,  bere nortasun eta intimitatearekiko errespetua bermatuz; horrek, batetik, haren  aukeratze-gaitasuna eragingo  baititu, eta bestetik berriz, osasun-zerbitzuetara sarbidea izatea benetako berdintasun egoeran.
  • Herritarrek parte-hartzea; bai planak eta helburu orokorrak adierazten, bai, behin horiek beteta, azken emaitzen jarraipena eta ebaluazioa egiten.
  • Sistema osotasunean ikustea; hala jarduerak planifikatzerakoan, nola  osasun-alderdiek (sustapena, prebentzioa, sendaketa eta errehabilitazioa) definituriko multzo bateraturantz orientatzerakoan.
  • Osasunaren sustapena eta gaixotasunen prebentzioa  lehenestea baliabideak eta jardunak bideratzerakoan.
  • Bereizketa-printzipioa jarraitzea antolaketaren barne-garapena egiteko; hots,  sistemaren erregulazio eta finantzazio zereginak bereiztea  osasun-zerbitzuak emateko zereginetatik.
  • Finantzaketa publikoaren esparrua aski izatea EAEk ziurtatzen duen osasun-prestazioen katalogorako.
  • Konfiguratzea, garatzea eta espezializatzea, bai helburuak ezartzeko lanak, bai osasun-zerbitzuak emate aldera baliabideak esleitzeko lanak.
  • Zentro publikoetako gaitasun-mailak igotzea, kudeaketa eraginkor eta kalitatezkoaren printzipioak betez.
  • Osasun-profesionalek erantzukizuna izatea eta parte hartzea, esleitu zaizkien baliabideak antolatzen eta kudeatzen.
  • Osasun-sistemako osagarri publikoak eta hitzartuak  etengabe ebaluatzea, irizpide objektibo eta homogeneoak jarraituz.
Azken aldaketako data:  2014/05/23

Euskadi, auzolana