Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Euskal osasun-eredu publikoaren antolaketa

Esan daiteke 90eko hamarkadaren hasieran, Europako zenbait osasun-sistematan, aldaera guztiekin, zirriborratu ziren “funtzio bereizketa” gisa ezagutzen denetik datorrela euskal osasun-ereduaren antolaketa. Hala, Osasun Saila sistemaren estamentu arautzaile eta finantza-estamentu bihurtzen da, eta, gainera, beste zeregin hauek ere hartzen ditu bere gain: herritarren eskubideen eta parte hartzearen arloko erantzukizunak, osasun publikoa babestuta egongo dela bermatzeko beharrezko jarduerak, Osasun Sistema Nazionalak eskainitako oinarrizko prestazioen katalogoa handitzea, hala dagokionean, herritarren osasun-mailak ebaluatzea, osasun-zerbitzuetara iristeko baldintzak eta osasun-politikaren lehentasunak ezartzea, dauden osasun-arazoak, lehentasunezko arreta behar duten gizarte-taldeak eta lehentasunez garatu behar diren zerbitzuen modalitateak kontuan hartuta. Horretaz gain, Osasun eta Kontsumo Sailak hiru lurralde-zuzendaritzei (Arabakoari, Bizkaikoari eta Gipuzkoakoari) ahalmena ematen die, besteak beste, zerbitzu publikoak –Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, programa kontratuak izenpetuta– zein pribatuak –zerbitzuak hitzartuta– kontratatzeko .

Programa-kontratua da osasun-arloan eskumena duen sailaren eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoaren erakundeen arteko harremanak modu zuzenean antolatzeko tresna juridikoa, osasun-zerbitzuak hornitzeko. Izaera juridiko hauxe du: izaera bereziko hitzarmena da, osasun-zerbitzuak betetzeko erakundearen legezko arduradunak izenpetua. Hitzarmen horretan, gutxieneko alderdi hauek zehazten dira, betiere jarduerarekin erlazioa dutenak eta kontuan izanik aurrekontu publikoen kredituen kontura finantzatuko dela:

  • Jardueraren bolumen orokorraren kalkulua eta osasun-kontingentzien aurreikuspena, estali behar denerako.
  • Osasun zerbitzuek bete behar duten kalitate-betekizunen zehaztapen kuantifikagarria eta aldizkakoa.
  • Aurrekontu-kredituen kontura esleitutako jardueraren ekonomia-estaldurari buruzko azkeneko kalkulua.
  • Osasun-kontrol eta -ikuskapenerako betekizunak eta prozedura.

Hitzarmenaren aplikazioan sor daitezkeen berrikuspenetan, egokitzapenetan eta dena delako gorabeheretan aldeek duten erantzukizun-maila.

Azken aldaketako data:  2016/04/19

Euskadi, auzolana