Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Euskal Osasun Sistema Publikoaren baliabideak

Bi erakunde handik osatzen duten Euskal Osasun Sistema Publikoa: Osasun Sailak eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen arabera, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publiko gisa eratzen da, Osasun Sailari atxikirik.

Berezko nortasun juridiko ematen zaio, eta jarduteko gaitasun osoa, osasun-zerbitzuen hornidurarako zeregina bete dezan, bere mendeko zerbitzu-erakunde publikoen bidez.

Euskal Autonomia Erkidegoa hiru mugape geografikotan dago bereizita, egoera soziosanitarioa kontuan harturik: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako osasun-eremuak dira. Eremu bakoitzean, lehen mailako arretaren antolaketa egokia bermatzen da Atentzio Espezializatuarekin eta kasuan kasuko Zerbitzu Soziosanitarioekin ere koordinatuz, ESIetan (Erakunde Sanitario Integratuak) oinarritutako antolamendu-egitura berri bati esker.

13 Erakunde Sanitario Integratu daude guztira (6 Gipuzkoan, 5 Bizkaian eta 2 Araban), akutuentzako 13 ospitale, 153 osasun-zentro eta 160 kontsultategirekin. Sareak, gainera, Egonaldi Ertain eta Luzeko Ospitaleak dauzka (Santa Marina eta Gorliz).

Gainerako asistentzia-sarea honakoekin osatzen da:

  • Osasun Mentala: Osasun Mentaleko 3 lurralde-sare eta 47 osasun-zentro
  • Larrialdiak: urgentziak koordinatzeaz eta larrialdi-egoeretan osasun-asistentzia emateaz arduratzen den erakundea da
  • Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa: giza odol eta ehunetatik eratorritako produktuen osasun-beharrak artatzeaz arduratzen den erakundea da, bai osasun publikoaren sarean bai osasun pribatuarenean
  • Osatek: Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa, Osasun Sailaren mendekoa. Puntako teknologiaren irudi-zerbitzuak kudeatzeaz, administratzeaz eta ustiatzeaz arduratzen da
  • Zuzendaritza nagusia: zuzendaritza-egitura du, eta kontrolerako, koordinazio estrategikoko, kudeaketa-gaitasunei babesa emateko zuzendari-atribuzioak ditu, aurretik aipatutako zerbitzu-erakundeei dagokienez

Mapa sistema sanitario vasco

Azken aldaketako data: 2016/09/02

Euskadi, auzolana