2019ko gripearen aurkako txertaketa kanpaina

Gripea gaixotasun infekziosoa da, oso kutsakorra eta edonor erasan dezake. Gehienetan onbera da, baina arazo larriak sortu ahal dizkie gaixotasun kronikoak dituztenei; horregatik, txertoa da prebentzio-neurri nagusia, segurua eta eraginkorra delako.

Dagoeneko, abian jarri da 2019ko Gripearen Aurkako Txertaketa-Kanpaina, eta urriaren 14an hasiko da. Honako hauei zuzenduta dago arrisku-taldeak direlako:

  • 65 urte baino gehiago dituztenak
  • Gaixotasun kronikoak dituztenak: diabetesa, BGBK, kardiopatiak...
  • Haurdun dauden emakumeak
  • Profesional sanitarioak
Prebentzio-neurri gisa gizarte osoari gogorarazten zaio garrantzitsua dela:
  • Erabiltzeko eta botatzeko paperezko zapiak erabiltzea
  • Eztula edo doministiku egitean, ahoa edo sudurra besoarekin estaltzea
  • Eta eskuak urarekin eta xaboiarekin garbitzea sarri

Asistentzia behar duzunean, pentsatu nola zauden eta horren arabera zein osasun-zerbitzu den egokiena.

Baliabide sanitarioak arduraz erabili.


Zer egin behar da txertoa hartzeko?

65 urteko edo gehiagoko pertsonek, gaixotasun kronikoa dutenek eta haurdun dauden emakumeek ohiko osasun-zentrora osasun-txartelarekin joan besterik ez dute, baina komeni da, hala ere, aurretik telefonoz deitzea, txertaketa-ordutegien berri izateko, eta malguak eta kanpainara egokituak izango diren jakiteko.

Erlazionatutako dokumentuak

Azken aldaketako data: