Enplegatuaren Ataria


Enplegatuaren Ataria da Osakidetzako profesionalek, euskaraz eta gaztelaniaz, komunikatzeko eta harremana izateko duten bidea.

Atari honetan, zure datu pertsonal, datu profesional, ordainketa, kartelera, prestakuntza eta irakaskuntzari buruzko informazioa aurkitu ahalko duzu, baita atal bakoitzaren deskribapena ere.

Era berean, aukera izango duzu eskaera jakin batzuk tramitatzeko (oporrak, baimen eta lizentzia batzuk, txanda aldatzeko, euskararen agiria baliozkotzeko, euskararen ezagutzatik salbuesteko, enpresaren ziurtagiria...) (Inplementazio-prozesuan).

Horrez gain, Enplegatuaren Atarian dagoen informazioari buruzko hainbat eskuliburu zure eskura dago.

Sartzeko Txartel Profesional Elektronikoa erabiltzen da –TPE. Horrek, lantokitik edo Interneten bidez, seguru eta konfidentzialtasunez sartuko dela bermatzen du, eta, erabiltzailearen identifikazioaren mekanizazioa eta sartzeko gakoaren bidez ere sartu daiteke (ordenagailuan sartzeko gako berarekin).

Gogoratu: lan-lotura bukatu ondoren urte bateko epean sar daiteke Enplegatuaren Atarian mugatutako funtzionalitate batzuetan (bideratu daitekeen eskaera bakarra, esaterako, enpresa-ziurtagiria da).

Enplegatuaren Ataria

Nabigatzaile bateragarriak

  • Microsoft Internet Explorer: 7-11 bertsioak
  • Mozilla Firefox: bertsio guztiak
  • Netscape Communicator: bertsio guztiak
  • Apple Safari: 3.1 bertsioaren berdina edo geroagokoa

Azken aldaketako data: