Argitaratu da Lehen Mailako Arretako medikuntza eta Psikiatriako kategorietako 2016/17 Lan-eskaintza Publikoko hautespen-prozesuaren emaitzen behin-behineko zerrenda

Argitalpen-data: 

Gaur argitaratu da Osakidetzako Web orrian familia-medikuntza, pediatria, psikiatria eta haur-psikiatria kategorietako 2016/2017 lan-eskaintza publikoko prozesua gainditu duten pertsonen behin-behineko zerrenda. 2016/17 lan-eskaintza publikoak medikuntzako lanbide- kategoria eta -espezialitate ia guztiak hartzen ditu. Nekane Murga Osasuneko sailburuaren hitzetan “aurrerapauso bat da” eta “erakusten du hautespen-prozesua bere bidea egiten ari dela”. Gaur argitara eman den zerrendari, gainerako kategorietako zerrendak gehituko zaizkio hurrengo asteetan eta hiletan”.

Azterketak egin eta urtebetera, lau kategoria prozesu amaieraren aurreko fasera iritsi dira, horietako bi Lehen Mailako Arretarekin lotuta daude. Guztira, 1.196 pertsonak gainditu dituzte 181 postutarako probak.

Kategoria
Gainditu dutenak
Postuak
FAMILIA-MEDIKUA
744
86
PEDIATRIAKO MEDIKUA
149
40
PSIKIATRIAKO MEDIKUA
233
44
HAUR-PSIKIATRIAKO MEDIKUA
70
11
GUZTIRA
1.196
181

2016/2017 lan-eskaintza publikoaren bidez 3.335 postu betetzea hartzen da aintzat, Osakidetzaren historian izan den eskaintzarik handienetako bat. Nekane Murga sailburuak aditzera eman duenez, “lan-eskaintza publiko honen helburu nagusia da egitura-plantillaren % 95ek lanpostu egonkorra lortzea, Eusko Jaurlaritzak lanpostu egonkorren eta kalitatekoen alde hartutako konpromisoaren ildotik”.

Aurreko prozesuetan bi urte baino gehiagotan luzatu izan da prozesua. Aldiz, oraingoan epe laburrago baten egin izan da. 181 postu horien kasu zehatzean, helburua da 2019. urtearen amaierarako beteta egotea. Sailburuak nabarmendu du oinarri orokorretan txertatutako hobekuntzetako bat izangai bakoitza ebaluatzeko azkartasuna izan zela, eta gainerako kategorietan eta etorkizuneko deialdietan ere horrela izan dadin lan egiten jarraituko dugu.

Azkenik, eta oraingo kategoria hauek Lehen Mailako Arretarekin lotzen diren kategoriak direnez gero, Sailburuak adierazi du Osakidetzan asistentzia-maila hori indartzeko bidean egiten den beste urrats bat dela, eta horixe dela, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren “lehentasunetako” bat.

Deskargatu prentsa-oharra (leiho berri batean irekitzen da)