2019-2020 ikasturteko euskara ikastaroak: IVAPek hartutako erabakiak Osakidetzako langileen euskara ikastaroei buruz

Argitalpen-data: 

Apirilaren 21ean igorritako idatzi batean, IVAPek zenbait erabaki jakinarazi dizkio Osakidetzari, euskaltegietan diruz lagunduta ikasten duten enplegatuen ordu kredituaz eta euskara ikastaroen jarraipenaz:

  • Aurrez aurreko ikastaroetan (lanorduetakoak zein lanorduz kanpokoak), ordu kreditua etenda geratuko da 2020ko martxoaren 12tik aurrera, nahiz eta ikasleak ikastaroa era telematikoan egiten jarraitu. Euskaltegiak baliabide telematikoen bitartez ikasten jarraitzeko aukera ematen badu, ikasleak horrela jaso dezake formakuntza, ikastaroa amaitu arte.
  • Autoikaskuntza ikastaroetan ere ordu kreditua etenda geratuko da 2020ko martxoaren 12tik, eta ikasleek ikasten jarraitzeko aukera izango dute kurtsoa bukatu arte.

IVAPen jakinarazpena Osakidetzako langileen euskara ikastaroei buruz

Informazio gehiago zerbitzu erakundeetako euskara zerbitzuetan.

Euskaraz logoa