Egiletza-aipamena eta Euskal Sistema Sanitarioko filiazio instituzionala bateratzeko jarraibideak

Argitalpen-data: 

Euskal Sistema Sanitarioaren egiletza-aipamena zein filiazio instituzionala bateratzeko jarraibide batzuk egin ziren, eta Osasuneko sailburuordearen 2019ko martxoaren 5eko Ebazpenaren bidez onartu ziren (apirilaren 16ko EHAA). 2019ko abenduaren 24an, huts-zuzenketa argitaratu zen; esteka honetan kontsulta dezakezu bertsio kontsolidatua.

Jarraibideen xedea da irizpide berdinak aplikatzeko gidalerro batzuk eskaintzea, Sistemako edozein erakundetan lan egiten duten egileen izenak eta filiazioak bateratu ahal izateko.

Kontuan izan behar duzu jarraibideak betetzeak mesede egiten diola lan egiten duzun erakundeari, ikusgarritasuna ematen baitio. Gainera, zure egiletza eta nortasuna aitortzen laguntzen du, eta horiek curriculuma eta ospe digitala behar bezala kudeatzeko ezinbesteko baldintzak dira.

Era berean, hainbat erakundek ezinbesteko irizpidetzat jotzen dute filiazio instituzional egokia jartzea, diru-laguntzak jasotzeko edo akreditazioak lortzeko.

Horregatik, lana errazteko eta, argitaratzen duzunean, zure sinadura eta filiazio instituzionala egoki jartzeko, gida labur hau prestatu dugu zuretzat, zure kasuaren hurbilekotzat joko dituzun adibideekin.

Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan Liburutegi Birtualeko Zerbitzuarekin: bibliotecavirtual@osakidetza.eus

Euskaraz logoa