Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako 2020ko ohiko bigarren deialdia

Argitalpen-data: 

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko Osakidetzako 2020ko bigarren deialdia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ekainaren 15ean argitaratuko da. Izena emateko epea ekainaren 16tik 30era arte egongo da zabalik, eta eskaera elektroniko baten bidez egin beharko da, Intranet korporatiboan.

Deialdi honetan, 1. deialdian onartutako eskabideak kontuan hartuko dira beste eskabide bat egin beharrik gabe, salbu eta interesdunek aurkakorik adierazten badute.

Nork har dezake parte?

2019ko irailaren 26tik 2020ko ekainaren 30era bitartean Osakidetzan lan kontraturen bat eduki duenak, edo senideak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan dagoen langileak.

Zein hizkuntza-eskakizunetara aurkez daiteke?

Hizkuntza-eskakizun hauetako bakarrera aurkeztu daiteke: 1.HE, 2.HE, 3.HE, 4.HE (3HE Osakidetzako langileen erregistroan baliokidetua izatea).

Idatzizko azterketak egiteko salbuespena

2019ko azken prozesuko idatzizko ulermena eta idazmena gainditu bai, baina ahozko probak gainditu ez zituzten izangaiak, salbuetsita daude idatzizko probak egitetik egiaztatze-prozesu honetan. 2019ko prozesuan salbuetsita egon eta ahozkoa gainditu ezean, oraingoan proba guztiak egin behar dira.

Euskaraz logoa