?Irailaren 19an hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko idatzizko probak egingo dira Barakaldoko BECen. Bizi dugun egoera dela eta, segurtasun-neurri bereziak hartu dira prozesuak behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko.
Probaren batera aurkeztu behar baduzu, garrantzitsua da horiei buruzko informazioa irakurtzea erantsitako fitxategietan eta intranet korporatiboan.
Halaber, gogoratu honako hau eraman beharko duzula probara:
- NANa
- Boligrafo urdina edo beltza
- Maskara kirurgikoa (BECen eremu osoan erabili beharko duzu)
- Bi identifikazio-orriak inprimatuta (horiek lortzeko jarraibideak erantsitako informazio-orrian daude, )
Gomendatzen da ordu erdi lehenago joatea, baina ez askoz ere lehenago jende-pilaketak saihesteko.
Azterketara joan izanaren ziurtagiria behar izanez gero, behin proba eginda, bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: azterketak@ivap.eus
Zalantzarik baduzu, jarri harremanetan Euskara Zerbitzuarekin:
USUARIO.BUZONPERFILESLINGUISTICOS@osakidetza.eus
