Maskara erabiltzea nahitaezkoa da Euskadiko lantoki guztietan

Argitalpen-data: 

Lehendakariaren 38/2020 Dekretuaren arabera (azaroaren 7ko 00: 00etan jarri zen indarrean, 36/2020 Dekretua aldatzen duena, alarma-egoeraren deklarazioaren esparruan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2ak eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko), bigarren artikuluan hau adierazten da:

"Lantokietan nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea. Nolanahi ere, 1,5 metroko segurtasun-distantzia gorde beharko da ".

Beraz, Zuzendaritza Nagusiaren instalazioetan aplikatu behar denez, adierazten da maskara erabiltzea nahitaezkoa dela uneoro lantokian.

Maskara behar bezala jarri behar da, hau da, sudur-trenkadaren zatitik kokotseraino estali behar da, eta ez du libratzeko balbularik izan behar.

Gogoan izan aurpegiko pantaila partzialak edo osoak erabiltzeak ez duela esan nahi maskara nahitaez erabili behar ez denik.

Logo Euskaraz