Osasun Saila eta Osakidetza ikertzen ari dira koronabirus foku berria izan litekeena, Gasteizkoko Oh Malbec jatetxean

Argitalpen-data: 

Osasun Sailak eta Osakidetzak, Zaintza Plana aplikatzeko, herritarren parte-hartzea eskatzen dute, behean deskribatzen den kasuan egonez gero, PCR proba egiteko aurretiko hitzordua eskatzeko.

Nork?

Abuztuaren 4tik 9ra bitartean Oh Malbec jatetxean izan diren guztiak (Pio XII k., 16), Gasteizen.

Zer egin behar dute?

PCRa egiteko aurretiko zita eskatu telefono bidez:

  • Osakidetzako Osasun Aholkura deituta (doako telefonoa: 900203050), edo bestela, osasun-zentroan

Probak gaur arratsaldeko 17:00etan hasiko dira Arabako Unibertsitate Ospitalean –Kanpo-kontsulten eraikina, 1. sol. (sotoa); sarrera aparkalekutik.

Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

Era berean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei ezagunak diren prebentzio-neurriak gogorarazten dizkiete, eta, COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak, usainaren galera– edo sintomatologia ez aurkeztu, baina PCR proba baten zain egonez gero, beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentrora deitzeko. Aldi berean, lasaitasun-mezua bidali nahi dute, eta hori bezalako neurriak prebentziokoak baino ez direla gogorarazi, eta haien asmoa dela transmisio komunitarioa ahalik eta lasterren detektatzea eta kutsadura ez zabaltzea.

covid personas