Zabalik dago epea 2019-2020 ikasturteko hizkuntza eskola ofizialeko matrikularen diru-laguntza eskatzeko

Argitalpen-data: 

Deialdian parte har dezakete 2019-2020 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza eskola ofizialetan ikasle ofizial gisa euskara ikastaroren bat egiten duten Osakidetzako langileek, lan-harremana edozein izanda ere.

Eskaera egiteko epea: 2020ko azaroaren 9tik 23ra bitartean, biak barne.

Bete beharreko baldintzak:

  • Osakidetzako langile finkoa, interinoa, ordezkoa edo aldi baterakoa izatea eta zerbitzu aktiboan, senideak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan egotea 2020ko apirilaren 1etik urriaren 30era bitartean.
  • Ordezkoen eta aldi baterakoen kasuan, 2019ko urriaren 1etik 2020ko urriaren 30a bitarteko epean guztira sei hilabetetik gora lan eginda egotea Osakidetzan.
  • Ikastaroa osorik bukatzea.
  • Ikastaro bukaerako azterketa eginda edukitzea, edo 2019-2020 ikasturtean bukaerako azterketa egitetik salbuetsiko duen titulu baliokideren bat lortu izana.

Aurkeztu beharreko agiriak:

Dirulaguntza jaso ahal izateko, interesatuek eskaera telematikoa egin beharko dute. Halaber, agiri hauen kopiak erantsi beharko dituzte:

  • Hizkuntza Eskola Ofizialean, ikasle ofizial gisa, matrikula ordaindu izanaren frogagiria.
  • Eskola agiri ofiziala, hizkuntza eskola ofizialak emana. Agiriak jaso beharko du lortutako kalifikazio akademikoa, eta ikaslea dagokion ikasturtean ikasle ofizial gisa euskara ikasgaian matrikulatuta egon dela.
  • Ikastaro bukaerako azterketa egin ezean, dagokion bukaerako azterketa egitetik salbuetsiko duen egiaztagiria.

Agiriak eransteko jarraibideak

Argibide gehiago azaroaren 6ko 429/2020 Ebazpenean edota zure zerbitzu-erakundeko Euskara Zerbitzuan jaso dezakezu

Logo Euskaraz