Abalik dago epea 2020-2021 ikasturteko hizkuntza eskola ofizialeko matrikularen diru-laguntza eskatzeko

Argitalpen-data: 

Eskaera egiteko epea: 2021eko azaroaren 17tik abenduaren 1era bitartean, biak barne.

Deialdian parte har dezakete 2020-2021 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza eskola ofizialetan ikasle ofizial gisa euskara ikastaroren bat egiten duten Osakidetzako langileek, lan-harremana edozein izanda ere.

Bete beharreko baldintzak:

  1. Osakidetzako langile finkoa, interinoa, ordezkoa edo aldi baterakoa izatea eta zerbitzu aktiboan, senideak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan egotea 2020ko urriaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitartean.
  2. Ordezkoen eta aldi baterakoen kasuan, 2020ko urriaren 1etik 2021ko irailaren 30a bitarteko epean guztira bost hilabetetik gora lan eginda egotea Osakidetzan.
  3. Ikastaroa osorik bukatzea.
  4. Ikastaro bukaerako azterketa eginda edukitzea, edo 2020-2021 ikasturtean bukaerako azterketa egitetik salbuetsiko duen titulu baliokideren bat lortu izana.

Aurkeztu beharreko agiriak:

Dirulaguntza jaso ahal izateko, interesatuek eskaera telematikoa egin beharko dute. Halaber, agiri hauen kopiak erantsi beharko dituzte:

  • Hizkuntza Eskola Ofizialean, ikasle ofizial gisa, matrikula ordaindu izanaren frogagiria.
  • Eskola agiri ofiziala, hizkuntza eskola ofizialak emana. Agiriak jaso beharko du lortutako kalifikazio akademikoa, eta ikaslea dagokion ikasturtean ikasle ofizial gisa euskara ikasgaian matrikulatuta egon dela.
  • Ikastaro bukaerako azterketa egin ezean, dagokion bukaerako azterketa egitetik salbuetsiko duen egiaztagiria.

Argibide gehiago, intranet korporatiboan edota zure zerbitzu-erakundeko Euskara Zerbitzuan jaso dezakezu.

Logo Euskaraz