EUSKARA IKASTAROAK: 2021-2022 ikasturteko otsail-ekaina aldiko DEIALDIA

Argitalpen-data: 

Azaroaren 9an irekiko da 2021-2022 ikasturteko bigarren lauhilekoari dagokion euskara ikastaroetan izena emateko epea.

Eskabideak egiteko epeak:

  • Lanorduetako ikastaroak: 2021eko azaroaren 9tik 21era bitartean, biak barne.
  • Lanorduz kanpokoak: 2021eko azaroaren 24tik abenduaren 9ra bitartean, biak barne.

LANGILEEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK: Zerbitzu aktiboan, senideak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan egotea, 2021eko martxoaren 23tik azaroaren 21era bitartean lanorduetako ikastaroak eskatzeko; 2021eko martxoaren 23tik abenduaren 9ra bitartean lanorduz kanpoko ikastaroak eskatzeko.

Ikastaroetan parte hartzeko baldintzak

Oraingo deialdi honetan otsailetik ekainera arteko eskaera egin ahal izango dute interesdunek, betiere baldintza hauen pean:

  1. Ikastaroa urrian hasi ez duten langileek ezingo dute bi orduko ikastarorik hasi otsailean, ez lanorduetan ez lanorduz kanpo. Urrian hasi ez direnek, beraz, otsailean lanorduetako bost orduko ikastaroa edo barnetegiko ikastaroa eskatu ahal izango dute soilik.
  2. Urrian hasi diren ikasleek, aldiz, lanorduetako ikastaro trinkoa edo barnetegia nahiz modulu aldaketa eskatu ahal izango dute otsailean, hau da, ikastaro trinkotik 2 ordukora aldatzea edo alderantziz.

Modulu aldaketei dagokienez, oraingo deialdi honetan ezingo da autoikaskuntza ikastarorik hasi.

Lanorduz kanpoko ikastaroetan ezingo da barnetegiko ikastarorik egin.

Informazio gehiago eta izen-ematea intranet korporatiboan

Logo Euskaraz