Hizkuntza Eskola Ofizialeko matrikularen dirulaguntzak ematea, 2020-2021 ikasturteari dagokiona

Argitalpen-data: 

Gaur, abenduak 20, argitaratu da intranet korporatiboan 559/2020 Ebazpena, abenduaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, 2020-2021 ikasturtean hizkuntza eskola ofizialetan euskara ikasteko matrikulatuta egon diren langileentzako dirulaguntzak onartzen dituena.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari 2021eko abenduaren 21etik 2022ko urtarrilaren 20era bitartean.

Osakidetzako intranet korporatiboan duzu informazio guztia.

mapa