Osakidetzak "Larrialdi pediatrikoak EPDT-West" aplikazioa sortu du profesional sanitarioei ospitalez kanpoko pediatriako emergentziak artatzen laguntzeko

Argitalpen-data: 

Dagoeneko eskuragarri dago "GIDEP/WEST larrialdi pediatrikoak"" App-a.

App hori EPDT Emergentzia Pediatrikoen Diziplinarteko Taldeak (https://www.osakidetza.euskadi.eus/gidep) eta Bilbo-Basurtuko ESIak eta Osakidetzak finantzatu duten West Estimation Tools (WEST) proiektuko ikertzaileek diseinatu dute. WEST proiektua erizaintzako lan-ildo bat da, Bilbo-Basurtuko eta Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako erakunde sanitario integraduetako ikertzaile independenteek osatua, Euskal Herriko Unibertsitatetaren (UPV/EHU) lankidetzarekin eta BioCruces eta Bioef-en babesarekin.

"Urgencias pediátricas GIDEP/WEST larrialdi pediatrikoak" App-a ospitalez kanpoko larrialdi eta emergentzia pediatrikoetan arreta sanitarioa emateko tresna lagungarri gisa sortu da. Gainera, pisu pediatrikoa kalkulatzeko algoritmo propio bat du, medikamentuen dosi zehatzaren kalkulu seguruak egiteko aukera ematen duena: Bilbao 2018 Formulak, WEST lantaldeak garatutakoak.

App honetan asistentzia- eta kontsulta-gida bat aurkituko dute pediatrek, familia-medikuek, emergentzietako eta garraio sanitarioko langileek, erizainek eta ospitalez kanpoko larrialdi edo emergentzia pediatrikoak artatzen dituzten beste espezialitate batzuetako langileek, arlo horretako patologia pediatriko urgenteetan ohikoak diren arazoei konponbidea emateko.

App-a euskaraz, gaztelaniaz eta ingeledez erabil daiteke.

Androiderako eskura daiteke PlayStoren, eta IOSerako AppStoren, eta doan deskarga daiteke.

Pediatriako larrialdiak EPDT/WEST aplikazioa

Centro de salud Irala