Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2022ko 1. deialdia: idatzizko probetara deitutakoen zerrendak

Argitalpen-data: 

 Gaur, apirilak 6, argitaratu dira Osakidetzako intranet korporatiboan 2022ko lehenengo deialdiko hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko idatzizko probetara deitutako pertsonen zerrendak.
Azterketak maiatzaren 7an izango dira Barakaldoko BECen. Azterketak goizez eta arratsaldez egingo dira, horrela banatuta:

·         1HE, 17:30ean 5. pabiloian
·         2HE, bi txandatan egingo dira:

              09:00etan 6. pabiloian  / 10:00etan 5. pabiloian

·         3HE, bi txandatan egingo dira:

              12:30ean 6. Pabiloian  /  13:30ean 5. pabiloian

·         4HE, 16:30ean 6. pabiloian
 
Osakidetzako intranet korporatiboan duzu idatzizko probei buruzko informazioa guztia: deitutakoen zerrendak, azterketen orduak eta lekuak.