Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2022ko 1. deialdia: onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Argitalpen-data: 

Gaur, martxoak 30, Osakidetzako intranet korporatiboan argitaratu da 289/2022 Ebazpena, martxoaren 29koa, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariarena, Osakidetzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2022ko ohiko lehenengo deialdiko probetan parte hartzeko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzen duena.

Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Osakidetzako intranetean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hala ezartzen da Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121 eta 122 artikuluetan.

Azterketen egunak, lekuak eta orduak Osakidetzaren intranet korporatiboan jakinaraziko dira, baita zerbitzu-erakundeetan zabalkunde handiena duten bitartekoen bidez ere.

Osakidetzako intranet korporatiboan duzu deialdiari buruzko informazioa guztia.

Euskera logoa