Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2022ko 2. deialdia: onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Argitalpen-data: 

Gaur, urriak 19, argitaratu da Osakidetzako intranet korporatiboan 786/2022 Ebazpena, urriaren 17koa, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariarena, Osakidetzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2022ko ohiko bigarren deialdiko probetan parte hartzeko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzen duena.

Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Osakidetzako intranetean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hala ezartzen da Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121 eta 122 artikuluetan.

Osakidetzako intranet korporatiboan duzu deialdiari buruzko informazioa guztia.

osakidetza euskaraz