Informazio-oharra: Bizkaiko emaginen greba-deialdiaren jarraipena, 2024ko uztailaren 1ean

Argitalpen-data: 

Irekia

Osasun Sailak eta Osakidetzak jakinarazten dute 2024ko uztailaren 1eko greba-deialdiaren jarraipena % 26,75 izan dela. Lanbide-kategorien arabera, emaginen kasuan, % 26,75eko eragina izan du.

 

  • Greba-deialdiaren jarraipena % 0,00koa izan da GAUEKO txandan:
    • Eta lanbide-kategorien arabera, hau izan da eragina:
      • Emaginak: % 0,00
  • Greba-deialdiaren jarraipena % 34,00koa izan da GOIZEKO txandan:
    • Eta lanbide-kategorien arabera, hau izan da eragina:
      • Emaginak: % 34,00
  • Greba-deialdiaren jarraipena % 19,51koa izan da ARRATSALDEKO txandan:
    • Eta lanbide-kategorien arabera, hau izan da eragina:
      • Emaginak: % 19,51

 

Osasun Sailak eta Osakidetzak, lehenik eta behin, langileek greba egiteko duten eskubidea guztiz errespetatzen dutela adierazi nahi dute. Eta azpimarratu nahi dute emakumeen arreta bermatuta dagoela Osakidetzan, hala behar du izan eta.

 Hona hemen zenbait datu:

 

  • Euskadi da, hain zuzen ere,  emagin gehien dituen Estatuko bigarren autonomia-erkidegoa da biztanleriaren arabera: 132 emagin 100.000 biztanleko, Estatuko 75eko batezbestekoaren oso gainetik.
  • Osakidetzak ESI guztietan ditu emaginak, bai lehen mailako arretan, bai ospitaleetan, egituraren % 100eko estaldura bermatuta. Izan ere, egiturazko plantillak hiru lurraldeetan egin du gora; gehien, Bizkaian (% 19).
  • Plantilla horri esker, gure erkidegoko emakume bakoitzak erreferentziazko erizain bat eta emagin bat ditu esleituta.
  • Uda garaian ere estaldura ziurtatuta dago, egiturazko lanpostuen ordezkapen guztiak bete baitira uda honetarako. Hala ere, egia da zailtasunak daudela kontratazio laburrak egiteko, hainbat faktore direla eta: langileen oporrak, belaunaldi-erreleboa... Lehenengo aukera, alabaina, beti da ordezko profesionalak kontratatzea; izan ere, profesional horien kopurua, aurreko urteekin alderatuta, igo egin da. Ezinezkoa denean bakarrik jotzen da berrantolaketa-neurrietara. Nolanahi ere, herritarrek jakin behar dute arreta une oro ziurtatuta dagoela.

 

Aldarrikatzen diren beste gai batzuk beste esparru batzuetan eztabaidatzekoak dira; esaterako, mahai sektorialean. Edozein kasutan, azpimarratu nahi dugu jarraitzen dugula hitz egiteko borondatea izaten.