Osakidetzak Lanbide garapen mailari buruzko behin-behineko ebazpena argitaratu du 2023ko deialdian

Argitalpen-data: 

Deialdian parte hartzen duten Osakidetzako profesionalen lanbide garapen mailaren behin-behineko esleipena argitaratzen da.

2024ko urriaren 24an argitaratu da 787/2024 Ebazpena, urriaren 23koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako profesionalen lanbide-garapeneko maila aitortzeko eskaerak ebazten diren eta behin-behineko esleipena argitaratzeko agintzen den, Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 2425/2023 Ebazpenaren bidez argitaratutako lanbide-garapeneko ohiko deialdiari dagokionez.

Interesdunek Lanbide Garapeneko aplikazio informatikoan kontsultatu ahal izango dute informazioa, urriaren 25tik aurrera.

Informazio gehiago.