Gaur, asteartea, argitaratu da Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 10eko 956/2024 Ebazpena. Ebazpen horren bidez, behin betiko ebatzi dira 2022ko ekitaldirako deialdi arruntari dagokion lanbide profesionalaren maila aitortzeko eskabideak.
Lanbide profesionalaren banakako mailaren behin betiko esleipena Lanbide Profesionalerako aplikazio informatikoan kontsultatu ahal izango dute interesdunek, bai intranet korporatiboaren bidez, bai Osakidetzaren webgunearen bidez, gaurtik aurrera.