Gaur, Osakidetzak Lanbide-garapeneko ohiko deialdia egingo du berriro sareko profesionalentzat. Prozesuaren helburua da erakundeko profesionalek lor dezaketen lanbide-garapeneko maila esleitzea.
Beraz, Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 10eko 1723/2024 Ebazpenaren bidez (gaur bertan argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian), urtarrilaren 3an emango zaio hasiera izena emateko prozesuari, eta otsailaren 3ra arte iraungo du. Eskabidea egiteko, parte-hartzaileek Osakidetzaren webgunean dagoen lanbide-garapenaren aplikazio informatikoan sartu beharko dute.
Informazio gehiago: hemen
Vitoria-Gasteiz, 2025ko urtarrilaren 2a