Egonkortzeko eta 2020-2021-2022ko EPEk lanpostuaz jabetzeko fasean sartuko dira.

Osakidetzak webgune bat gaituko du zita telematikoki hartu ahal izateko, izangai bakoitzak bere lanpostua jabetzan har dezan

Egonkortzeko EPE eta 2020-2021-2022 EPE hurrengo egunetan sartuko dira lanpostuaz jabetzeko fasean. Apiril honetatik aurrera, Osakidetzak pixkanaka argitaratuko ditu destino-esleipenak, ekainera arte. Horretarako, web-orrian atal bat argitaratuko da, zita telematikoki hartu ahal izateko. Horrela, izangai bakoitza bere lanpostuaz jabetu ahal izango da ezarritako denboran, hau da, hilabeteko epean, esleipen-ebazpena EHAAn argitaratzen denetik.

Bere garaian jakinarazi zen bezala, Osakidetzak 2022ko abenduan batera deitu zituen enplegu publikoaren eskaintzen hautaketa-prozesuak, guztira XXXX plazarekin. Egonkortzeko EPE eta 2020-2021-2022ko ohiko EPE. Hala ere, SATSEk errekurtsoa aurkeztu zuen prozesu horren aurka, eta, 2024ko urriaren 7an, EAEJANek emandako epaia jakinarazi zitzaion Osakidetzari, 2020-2021-2022ko ohiko EPEn "emandako zerbitzuen merezimendua berdin puntuatzeko", bai Osakidetzan, bai administrazio publiko guztietan. Hori dela-eta, bi prozesuak bereizi behar izan ziren, oposizio-fasea eginda egon arren (azterketa bakarra bi prozesuetarako).

Epaiaren ondorioz, bi prozesuak independenteak dira elkarrekiko, nahiz eta hautagai gehienak bi EPEtan agertzen diren. Hau da, bi prozesuetan destino-aukera duten hautagaiak daude, eta pertsona horiek bi prozesuetan jarraitzeko eskubidea mantentzen dute, horietako batean lanpostuaz jabetu arte.

Horiek horrela, Osakidetzak datozen egunetan irekiko du lanpostuaz jabetzeko fasea. Hilabeteko epean egin beharko da, destinoak esleitzeko ebazpena EHAAn argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Aldez aurretik, informazio hori EPEren webgunean argitaratuko da. Kategoria bakoitzean, bi hautaketa-prozesuen ebazpenak egun berean argitaratuko dira EHAAn. Beraz, lanpostuaz jabetzeko epeak aldi berean izango dira, kategoria masiboetan izan ezik (Erizaina, Erizaintzako Laguntzailea, Administrari Laguntzailea, Zerbitzuetako Langilea eta Zeladorea); horien kasuan, eskainitako plaza kopuru handia ikusita, bi fasetan argitaratuko da, izangaiak lanpostura modu mailakatuan sar daitezen.

Nola hartu zita lanpostuaz jabetzeko?

Lanpostua jabetzan hartzeko prozesua presentziala izango da, lanpostua esleitzen den zerbitzu-erakundean. Horretarako, zita hartu beharko da Osakidetzak laster gaituko duen web-atalean. Webgune hori lanpostuaz jabetzeko epea hasi baino astebete lehenago gaituko da, gutxienez; hots, EHAAn argitaratu baino astebete lehenago.

Pertsonei kategoria bereko bi lanpostu esleitzen bazaizkie (bat Egonkortzeko EPEn eta bestea 2020-2021-2022ko EPEn), horietako bakarra hartu ahal izango dute jabetzan. Ondorioz, lehenetsitako aukera adierazi beharko dute zita hartzean. Pertsonei lanbide-kategoria desberdinetako bi lanpostu edo gehiago esleitzen bazaizkie, esleitutako lanpostua adina zita hartu ahal izango dituzte, eta lanpostu horiez jabetu ahal izango dira, nahiz eta horietako batean bakarrik sartu ahalko diren (beste lanpostu guztiak eszedentzia-egoeran geratuko dira).

Destinoko esleipendunaren zerbitzu-erakundearen egoitzan jabetuko dira lanpostuaz langileak, zehazki Langileen Zuzendaritzen bulego publikoetan. Oro har, izangaiak lanpostuaz jabetu eta hurrengo egunean hasi beharko dira lanean.

Informazio gehiago, hemen: Ohiko galderei buruzko dokumentua.