Ohar garrantzitsua larrialdietako eta emergentzietako medikuntzako espezialista titulua ohiz kanpo eskuratzeari dagokionez

Larrialdietako eta Emergentzietako Fakultatibo Espezialista Medikoa titulu berria ezohiko bidetik eskatzeko prozedurari dagokionez, Osasun Ministeriotik duela gutxi jasotako informazio hau aurkezten dizuegu:

Prozesuan zehar, eskabideak aurkezteko Ministerioko egoitza elektronikoarekin arazo teknikoak izan zirela egiaztatu zenez, titulazio berria eskatu nahi duten pertsona guztiek (baita titulazio hori eskatzeko epeak bete ez zituztenek ere) martxoaren 28tik apirilaren 12ra bitartean egin ahal izango dute, bi egunak barne, jaiotza-hilabetea edozein dela ere (abenduan jaio zirenak barne).

Eskabidea egoitza elektroniko honen bidez egingo da:https://sede.mscbs.gob.es/registroElectronico/formularios.htm#idTRAM_ESPECIALIDADMUYE

Gorabehera teknikorik izanez gero, honako helbide honetara jo: cau-servicios@sanidad.gob.es

Titulu berria eskuratu nahi zutenek epe barruan eskatu bazuten, ez dute berriz ere eskaera aurkeztu beharrik. Epe hori eskabidea epe barruan aurkeztu ez zutenentzat edo izapidetzean gorabeheraren bat izan zutenentzat baino ez da.

Epea amaitutakoan (apirilaren 12an, 23:59an, penintsulako ordua), ezin izango da eskabide berririk aurkeztu.

Eskabidea urriaren 5a baino beranduagokoa bada, haren egoera esteka honetan kontsulta dezakezu: https://sede.mscbs.gob.es/estado/inicio.do. Beste leiho bat irekiko da. Aurkitzen ez baduzu, hona idatz dezakezu: cau-servicios@sanidad.gob.es. "Amaituta" egoerak esan nahi du informatikoki zuzen prozesatu dela.

Berriro diogu, interesdunak eskabidea egin badu, ez du beste eskabiderik izapidetu behar, eskabidea erregistratuta baitauka. Informazio edo dokumentazio gehigarria behar izanez gero, Ministerioko talde teknikoak behar bezala jakinaraziko dizu.

Nolanahi ere, Ministerioak informazio hori guztia argitaratu du esteka honetan:https://www.sanidad.gob.es/areas/profesionesSanitarias/profesiones/tituloEspecialista/home.htm