Arabako ESI-ko Etengabeko Atentzioko Gunearen (EAG) behin betiko berrantolaketa

Pasa den uztailaren 1ean San Martingo eta Olagibeleko hiri EAGak Olagibel osasun-zentroan bateratu ondoren, Arabako ESIak eta Osakidetzak erabaki dute behin betiko mantentzea zentro horretan etengabeko atentzioko gunea.

EAGa Olagibel osasun-zentroan bateratuz eta berrantolatuz, hobetu egin da Vitoria-Gasteizko pazienteentzako asistentzia-kalitatea, bai eta profesionalen gogobetetasuna ere; izan ere, zerbitzua modernizatu egin da eta antolaketa are malgulagoa eta eraginkorragoa da.

EAGen bateratzearen bidez, eskaria eta baliabide profesionalak eta materialak hobeto kudea daitezke eta, gainera, horrek ondo antolatutako eta erabakitzeko ahalmen handiagoko zentroa izatea dakar.

Olagibel osasun-zentroko EAGan arreta emateko ordutegia orain artekoa bezalakoa izango da. Astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 00:00etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan, 09:00etatik 00:00etara. 2 urtetik beherako umeak Txagorritxu AUOko Larrialdi Zerbitzuan artatuko dira, prozesu arinetan izan ezik, kasu horietan EAGan artatzen jarraituko baitira. Etxeko arreta eskatzeko telefonoa: 945244444.

Jaitsi ezazu informazio oharra

Diseño responsivo

Azken aldaketako data: