Irakaskuntza batzordea

Araba ESIan bi irakaskuntza-batzorde daude, aurreko atalean definitutako prestakuntza-egiturako bana:


Araba Unibertsitate Ospitaleko Irakaskuntza Batzordea:

Lehentxeago deskribatutako urratsak jarraituta eratu zen, eta 2012an sortu zen. Indarrean dauden honako araudi hauetan definitutako osaera du eta bertan definitutako irizpideen mende dago: Prestakuntza Sanitario Espezializatuari buruzko 183/200 Errege Dekretua eta 2012an Euskal Autonomia Erkidegorako egindako egokitzapena. Zentroko irakaskuntza-kolektiboak ordezkatzen dituzten 20 kide ditu eta aldian behin berritzen dira kide horiek. Arauetan adierazten diren eginkizunak garatzen dituzte, eta zentroaren ezaugarrietara egokitzen da egoiliarren prestakuntza. Egitura funtzionala osatzen dute ikasketa-buruak, alboko ikasketa-buruak, irakaskuntza-teknikari batek eta bi idazkarik, lanaldi osoko lanarekin. Batzordeak irakaskuntza-jarduerarako beharrezkoak diren eta urtero eguneratzen diren prestakuntza-ibilbideak dituzten dokumentu-euskarriak garatu eta mantentzen ditu, baita egoiliarrak ebaluatzeko euskarri-dokumentuak, egoiliarren liburuak, oinarrizko prestakuntza osagarriko programak eta abar.

Araba Unibertsitate Ospitaleko Irakaskuntza Batzordea

Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntza Unitate Multiprofesionalaren Irakaskuntza Batzordea:

Arabako Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntza Unitate Multiprofesionalaren Irakaskuntza Batzordea, beraz, kide anitzeko organo bat da, eta arduratuko da prestakuntza antolatzeaz, aplikazio praktikoa gainbegiratzeaz eta Arabako esparruan Familiako eta Komunitateko Medikuntzako eta Erizaintzako espezialitateen prestakuntza-programan aurreikusten diren helburuak betetzen direla kontrolatzeaz, baita Gipuzkoako Debagoiena ESIaren helburuak betetzen direla kontrolatzeaz ere.

Maila funtzionalean, Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuaren Osasun Laguntzako Zuzendariordetzaren mende dago. Irakaskuntza-unitate hau Familiako eta Komunitateko Medikuntzako eta Erizaintzako espezialistez osatutako unitate multiprofesionala denez gero, bi azpibatzorde eratu dira —183/2008 Errege Dekretuaren 9. artikuluan ezartzen denaren arabera—, espezialitate bakoitzeko bana, Irakaskuntza Batzordearen aholku-organo gisa.

Otsailaren 22ko SCO/581/2008 Aginduaren arabera, Irakaskuntza Batzordean ordezkatuta egongo dira: bi prestakuntza espezialitateetako egoiliarrak eta tutoreak (Lehen Mailako Arretakoak eta Ospitale Arretakoak); Osakidetza; eta Euskal Autonomia Erkidegoan prestakuntza sanitario espezializatuaren arloan eskumena duen organoa.

Bozkatzeko eskubidea izango duten 20 kidek, gehienez, osatuko dute Batzordea, eta hiru hilean behin bilduko dira. Ikasturte bakoitzaren hasieran batzordekideak berritzeko eta izendatzeko prozesua egingo da.

Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntza Unitate Multiprofesionalaren Irakaskuntza Batzordea

Azken aldaketako data: