Osakidetzak handitu egin du euskarazko arreta-kontsulten kopurua Arabako ESIan

Osasun Sailaren Ildo Estrategikoetan sartutako ekimen nagusien artean dago zerbitzu elebidunen eskaintza zabaltzea.

Hortaz, arreta elebiduna sustatzeko eta gizartearen eskaerari erantzuteko, hiru arreta-kontsulta batu dira Arabako ESIko euskarazko zerbitzu-eskaintzan:

  • Kardiologia
  • Endokrinologia Pediatrikoa
  • Tokoginekologia (Zabalgana Osasun Zentroko Emakumearen Arretarako Zentroan)

Kontsulta horietan, asistentzia euskaraz eskaintzeko behar diren baldintzak eman dira. Horrela, Arabako ESIak “hizkuntzak sustatu: Bor-bor” estrategia indartzen du, hizkuntzen ezagutzaren aktibazioa eta ezagutza kliniko asistentziala bultzatzean datzana.

Arreta euskaraz emateko laguntza-kontsulta horiek egokitzeak herritarrei aukera ematen die beren hizkuntza ofizialean komunikatzeko, erosotasun eta segurtasun handiagoa ematen baitie, eta, aldi berean, zerbitzuaren kalitate ona hobetzeko funtsezko giltzarria da.

Euskararen erabilera Osakidetzan

Diseño responsivo

Azken aldaketako data: