Aurretiko zita. Galdera ohikoenak

OTI zenbakia beharrezkoa da identifikatzeko eta Aurretiko Hitzordua eskatzeko. Txartel-mota edozein dela (ONA, Osasun Txartel Elektronikoa edo OTI), izenaren ondoan dagoen 8 zifrako zenbaki bat da, irudietan ikus dezakezun bezala:

Osasun txartelak

Nahiz eta txartel elektronikoa izan, txartel-zenbakiarekin eta zure jaiotze-datarekin identifikatu behar zara.

Ez. Gaur egun, txartel-zenbakiaren eta jaiotze-dataren bidez identifikatu behar zara sartzeko, zure txartela edozein izanik (ONA, Osasun Txartel Sanitarioa edo OTI).

Hitzordua kontsultatzeko edo ezeztatzeko aplikazioan sartu behar zara zure OTI zenbakia eta jaiotze-data sartuz eta ”Nire hitzordua kontsultatu edo ezeztatu” aukera hautatuz. Web bidez hitzordua eskatu zenuenean eman zizuten kodearekin “Hitzordu-kodea” eremua bete ondoren, sartutako kodearekin bat datorren hitzordua agertuko zaizu pantailan, eta bertan ezeztatu ahalko duzu.

Ezin da hitzordu bat aldatu. Ezeztatu behar duzu eta aurretiko hitzorduko erreserba berri bat egin.

Aplikazioan, “Eskatu hitzordu berria” hautatzen duzunean, profesional hauetarako eskatzeko aukera emango dizu:

  • Familia-medikua
  • Pediatra
  • Emagina
  • Erizaina (pediatriakoa eta/edo helduena)

Pertsona guztiek, haien adina edozein dela, OTI bat dute (Osasun Txartel Indibiduala). Zure seme-alabarentzat hitzordua erreserbatzeko, haurraren OTI erabili prozedura orokorra jarraituz.

Datuak zuzenak ez badira, jar zaitez zure osasun-zentroarekin harremanetan egunera ditzaten.

Egun zain dituzun hitzordu-kopurua mugatua da web bidez beste hitzordu bat hartu ahal izateko. Muga honakoa da:

  • Gehienez 2 hitzordu profesional bakoitzeko egun berean, paziente bakoitzeko.
  • Gehienez 12 hitzordu etorkizunean profesional bakoitzeko, paziente bakoitzeko.

Kopuru hori gainditzen baduzu, hitzordu-muga gainditu duzula jakinarazten dizun mezu bat agertuko zaizu. Berri bat hartu ahal izateko, harremanetan jarri beharko zara zure osasun-zentroarekin.

Batzuetan Osakidetzaren web orriaren bidezko hitzordu medikoa erreserbatzeko sistemaren unean uneko saturazioengatik, esan ahal dizu hitzordu bat hartzeko zure osasun-zentroarekin harremanetan jarri behar zarela.

Zure osasun-zentroan berrantolaketa-prozesu bat egiten ari dira arreta hobetzeko. Horren ondorioz, berrantolaketa-prozesuaren barruan dauden leku batzuk blokeatu behar izan dira, eta horrek esan nahi du web bidez ezin dela hitzordurik hartu leku horietarako.

Hitzordu bat hartzeko, harremanetan jarri beharko zara zure osasun-zentroarekin, bertan berrantolaketa horren epeen gaineko informazioa emango dizute.

Osakidetzako App-a hainbat App-ren edukiontzi bat da: Osasun Karpeta, Nire Tratamendua eta Aurretiko Hitzordua, besteak beste.

Aurretiko Hitzorduaren APParen bidez, hitzordua eskatzeaz gain, erabiltzaile-profil ezberdinak (beste senitartekoak) gorde ahal dira eta, horrela, hitzordu bat eskatu nahi dugunean, ez dugu OTI zenbakia eta jaiotze-data sartu behar. Erabiltzailea hautatzearekin eta pausuak jarraitzearekin nahikoa izango da.

Gainera, hitzordua deskargatu ahalko dugu horren kodearekin, etorkizunean beharko bagenu izateko edo hitzordua gure Smartphoneko egutegian gehitu ahalko dugu.

Hitzordu-kodea lege-betekizun bat da hitzordu bat kudeatu ahal izateko, bestela, hirugarren pertsona batek gure hitzorduetara sartu ahalko zelako OTI zenbakiaren eta jaiotze-dataren bidez.

Horregatik gorde behar dugu edo idatziz jaso hitzordu bat hartzen dugunean.

Ez badugu hori egiten, Osasun Karpetan sartuz berreskura dezakegu, “hurrengo hitzorduak” erlaitzean, edo Aurretiko Hitzorduko APParen bidez, gure hitzordua deskargatu badugu eskatu dugunean.

Aurrekoa egitea ezinezkoa bazaigu, gure osasun-zentroarekin jarri beharko gara harremanetan hitzordua kudeatzeko.

Azken aldaketako data: