Ongi etorria

Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratua (ESI) erakunde sanitario publikoa da, ibilbide luzeko bi erakundek bat egitetik sortu dena: lehen mailako arretako Barrualde Eskualdea eta arreta espezializatua eskaintzen duen Galdakao-Usansolo Ospitalea. 2012. urteaz geroztik, Busturia eta Lea-Artibai eskualdeei arreta eskaintzen dien beste zentro bat du, Gernika-Lumo Ospitalea.

Arreta integratua Osakidetzaren Osasun Sailaren lerro estrategikoetako bat da, eta, arreta integratuaren bidez, jarraitutasun eta efizientzia handiagoa lortu nahi da osasun-arretan. Integrazio horrek koherentzia ematen die eremu geografikoagatik jada lotura duten erakundeei eta sinergiak bilatzen ditu osasun-sistemaren mailen artean, osasun-zerbitzuetan koordinazioa eta efizientzia areagotzeko.

Estaldura-eremua

Barrualde-Galdakaoko ESIak sakabanaketa geografiko handia du ezaugarri; izatez, Bizkaiko lurralde historikoko zati handi bati ematen dio arreta. Iparraldetik, Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeak hartzen ditu, eta, Arratia eta Durangaldea zeharkatu, eta Gorbeialderaino iristen da, barnean hartuta Arabako Aiaraldea. Erakundeak guztira 313.0000 biztanleri egiten die zerbitzu.

Guztira, 77 zentro dira eta 2.500 pertsona inguruko lantaldea. Zentro horien artean daude:

  • Galdakao-Usansolo Ospitalea
  • Gernika-Lumo Ospitalea
  • Lehen mailako arretako 17 unitate: unitate horien mende daude 4 anbulatorio (Basauri, Galdakao, Durango eta Laudio), 13 osasun-zentro eta 57 kontsultategi.

Barrualde-Galdakaoko ESIa aurkezpen irudia


Estaldura: 313.000 herritar

Hospital

2

Ospitale

Hospital

17

Lehen Mailako Arretako Unitate

Hospital

4

Anbulatorio

Centros de salud

13

Osasun-zentro

Hospital

57

Kontsultategi


Hospital

Organigrama

Ezagutu ezazu Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuaren organigrama.

Hospital

Plan Estrategikoa

Ezagutu ezazu Barrualde-Galdakaoko Esiren 2017-2020 urteen arteko Plan Estrategikoa

Hospital

Gure 2017ko memoria

Barrualde-Galdakaoko ESIaren Gizarte-ardura memoria aurkezten dizugu

Azken aldaketako data: