BGBK

Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoak (BGBK) bronkioak estutzea eragiten du, eta horrek zaildu egiten du airea igarotzea.

Pertsonek bronkitis kronikoa eta enfisema izaten dute, baina erasan-maila desberdinarekin.

maxresdefault

Sintomak

  • Nekea edo itolarria (disnea), ariketa fisikoa areagotzean nabaritu daitekeena. Denborarekin, atsedenean ere sentitzera irits gaitezke.
  • Eztula eta/edo espektorazioa zein karkaxak ere izan ditzake pertsonak, batez ere goizetan. Arnas infekzioak izan ditzakete maiz.

EZ ERRETZEA
Urtebetean ez erretzeak zure birika-gaitasuna nabarmen hobetuko du, baina edozein denbora-tarte dela onuragarria izango da. Posible da erretzeari uztea. Pertsona askok hainbat saiakera behar dituzte behin betiko lortu aurretik. Gaur egun badaude laguntzeko zenbait aukera. Informa zaitez zure osasun-zentroan. Anima zaitez!

 

Zer egin dezaket neure burua zaintzeko?

Bizi-ohitura osasungarriak izatea

  • Elikadura:
    • Gatz gutxi eta likidoak neurriz.
    • 4-5 otordu arin egunean. Otordu oparoen ondorioz, urdaila bete egiten da, eta birikek espazio gutxiago dute hedatzeko.
    • Gasik edo astuntasun-sentsaziorik ez izateko, astiro mastekatzea, eta ez hartzea arazo horiek eragiten dituen elikagairik.
  • Pisu egokia mantentzen saiatzea. Gehiegizko pisuaren eta argaltasun muturrekoaren ondorioz, gehiago kostatzen da arnasa hartzea. Muskulatura on batek ariketa fisiko erregularra eta birika-gaitasuna mantentzen lagunduko dizu.
  • Kontsultatu zure kasu zehatzerako egokia den ariketa fisikoaren maila eta mota. Hasteko, 15 minutuz lauan ibil zaitezke, eta egunean 5 minutu luzatu, egunean 30 minutu inguru egitera iritsi arte.
    • Ez egin baraurik edo otorduen ostean.
    • Hotz edo hezetasun handiegiko egoeretan egiten bada, bronkioak uzkurtu eta arnasa hartzeko zailtasunak sor daitezke. Gertatzen bazaizu, erabili erreskateko inhalagailua.
  • Kutsadura- edo ke-maila handiko lekuetan, erabili babes-neurriak, hala nola maskara.

 

Agindutako medikazioa hartzea 

Medikamentu gehienak inhalatu egiten dira dira (esprai, kapsula hautsa). Horrela, biriketara zuzenean iristen dira eta albo-ondorio gutxiago eragiten dituzte.

Inhalagailuak behar bezala erabiltzeak nahi den efektua lortzen lagunduko dizu: Horien erabilerari buruzko zalantzarik izanez gero, galdetu erizainari. Hau izango duzu:

  • “Ohiko tratamendua”, aldian-aldian hartzen dena, preskripzioaren arabera, eta egoera egonkor mantentzen laguntzen duena.
  • "Erreskate-tratamendua", nekea arindu behar duzun uneetan erabiltzen dena (salbutamola, terbutalina...).

Albo-ondorioak eragin ditzakete: dardara, karranpak, takikardia, buruko mina, hipergluzemia, ahoko lehortasuna... sintoma horietakoren bat baduzu, kontsultatu erreferentziazko osasun-profesionalarekin.

Oxigenoterapia

Gaixotasunak aurrera egiten duenean, baliteke arnastutako airea nahikoa ez izatea oxigeno-maila egokiari eusteko. Egoera horretan, oxigeno-tratamendua hasi ohi da, epe luzera sintomak eta biziraupena hobetzeko. Zure erreferentziazko osasun-taldeak behar duzun informazio guztia emango dizu.


Sintomak maneiatzea

Interpretatzen ikasi eta egoera bakoitzean nola jokatu jakitea.

HAU BADAUKAZU

  • Arnasa hartzeko zailtasuna edo urdina jartzen hasten bazara.
  • Mina bularrean.
  • Konortea galtzea.
JARRI HARREMANETAN EMERGENTZIEKIN

Deitu:

  • Araba: 945 24 44 44
  • Bizkaia: 94 410 00 00
  • Gipuzkoa: 943 46 11 11
  • edo 112ra beste autonomia-erkidego batzuetatik

HAU SENTITZEN BADUZU

  • Geldirik zaudenean, arnasa hartzeko zailtasuna edo eztul iraunkorra.
  • Okerrago arnastea jardueraren bat egitean.
  • Ohi baino eztul eta espektorazio gehiago.
  • Flemen kolorea aldatzea.
  • Jarduerak gauzatzeko zailtasunak.
  • Sukarra.
ESKATU BALORAZIO BAT

Baliteke tratamendua doitu behar izatea. Jarri harremanetan:

  • Ohiko ordutegian: osasun-zentroko zure erreferentziako profesionalarekin.
  • Ordutegitik kanpo: Osasun Aholkuarekin (tel.: 900 20 30 50) edo joan zaitez zure EAGra (Etengabeko Arretako Gunera).

ZURE SINTOMAK KONTROLATUTA BADAUDE

Iconos

  • Jarraitu medikazioa hartzen presbrikatutako moduan.
  • Joan jarraipen-kontsultetara.
  • Parte hartu zure komunitateko jardueretan edo laguntza-taldeetan.
  • Argitu zure zalantzak zure osasun-zentroarekin edo Osasun Aholkuarekin harrema netan jarrita.

Gehiago jakin nahi duzu?

Cono Ficha resumen

"BGBKa nola zaindu" laburpen-fitxa

Ezagutu eta kontsultatu gaixotasunaren alderdi garrantzitsuenak laburpen-fitxaren bidez.

Cono Ficha completa

"BGBKa nola zaindu" fitxa osoa

Gaixotasunari buruz gehiago jakin nahi baduzu, deskargatu fitxa osoa.


Autozainketak

Zer egin dezaket neure burua zaintzeko?

Iconos Habitos saludables

Hemen aurkituko duzu bizi-ohitura osasungarriei eta zu zaintzeko beste gomendio batzuei buruzko informazioa

Plan de cuidados

Nire zianketa plana

Zoaz zure zainketa-planaren zailtasunak, helburuak eta lorpenak aztertzeko laguntza-fitxara.

Plan de seguimiento

Jarraipena

Erregistratu zure zeinu eta sintomen aldaketak laguntza-fitxan.

Azken aldaketako data: