BGBK

Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoak (BGBK), Bronkitis Kronikoa ere deitzen zaionak, bronkioak estutzea eragiten du, eta zaila da horietatik airea pasatzea. Gehienetan tabakoarekin lotuta dago.

Bideo honek gaixotasuna zer den azaltzen du labur.


Gaixotasunari buruz

Sintomak

  • Nekea edo itomena (disnea) ibiltzean edo ariketa gogorragoa egitean.
  • Eztula eta espektorazioa.
  • Flemak, batez ere goizetan.

Nola tratatzen da?

Tratamendurik onena erretzeari uztea da. Informa zaitez esteka honetan eskaintzen dizkizugun aukerez.

Tabakismoa prebenitzea

Medikazio gehienak inhalatuta (esprai, hauts edo kapsula) erabiltzen dira, zuzenean bronkiora iristen baitira. Horregatik da garrantzitsua inhalagailuak behar bezala erabiltzea. Zalantzarik izanez gero, kontsultatu erreferentziazko erizaintzako profesionalarekin.

Zer egin dezaket neure burua zaintzeko?

Elikadura:

  • Egin dieta osasungarria.
  • Mugatu gatza eta ez hartu likido gehiegi.
  • Egun 4-5 otordu arin egunean.
  • Gasak edo astuntasuna ez sortzeko, astiro mastekatu.

Jarduera fisikoa:

  • Besoetan eta hanketan muskulatura ona izaten lagunduko dizu, eta hobeto eta nekerik gabe ibiltzeko aukera izango duzu.
  • Egunean 15 minutu ibiltzea gomendatzen da. Denbora-tarte laburragoak metatu ditzakezu, adibidez, goizean 10 minutu eta arratsaldean beste 10 minutu.
  • Ez egin baraurik edo otorduen ostean.

BGBKren sintomak kontrolatzen

Sintoma hauek ez badituzu:

  • Arnasteko zailtasunak.
  • Ohi baino eztul gehiago.
  • Ohi baino espektorazio gehiago.
  • Flemen kolorea aldatzea.
  • Jarduerak gauzatzeko zailtasunak.

Sintomak ongi kontrolatuta dituzu!

  • Medikazioa egunero hartzen jarraitu, agindutako moduan.
  • Joan programatutako jarraipen-kontsultetara.
  • Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan osasun-zentroko zure erreferentziazko profesional sanitarioarekin ohiko ordutegian, edo Osasun Aholkuarekin (tel. 900 20 30 50) edo zure EAGarekin ohiko ordutegitik kanpo.

Kasu hauetan:

  • Arnasteko zailtasunak dituzu geldi egotean, edo etengabe egiten duzu eztul.
  • Okerrago arnasten duzu jardueraren bat gauzatzean.
  • Ohi baino eztul eta espektorazio gehiago.
  • Flemen kolorea aldatzea.
  • Geldirik egotean txistuak edo soinuak nabaritzen dituzu.
  • Zorabiatuta, nekatuta edo ahul sentitzen zara.
  • Baliteke agindutako medikazioa doitu edo aldatu behar izatea.
  • Jarri osasun-zentroko erreferentziako erizainarekin edo medikuarekin harremanetan. Ohiko ordutegitik kanpo jarri harremanetan Osasun Aholkuarekin (tel. 900 20 30 50) edo joan erreferentziako EAGra.

Kasu hauetan:

  • Ezin duzu arnasarik hartu edo urdin jartzen hasi zara.
  • Bularreko mina duzu.
  • Konortea galtzen duzu.

Jarri harremanetan Osakidetzako Emergentziekin

Gehiago jakin nahi duzu?

Icono Diabetes

BGBK-ren fitxa laburpena

Gaixotasunaren ezaugarri garrantzitsuenak ezagutu eta kontsultatu laburpen-fitxaren bidez.

Icono Diabetes

BGBK-ren fitxa osoa

Gaixotasunari buruz gehiago jakin nahi baduzu, deskargatu fitxa osoa.


Autozainketak

Nire zainketa-plana

Zoaz zure zainketa-planaren zailtasunak, helburuak eta lorpenak aztertzeko laguntza-fitxara.

Nire jarraipena

Erregistratu zure zeinu eta sintomen aldaketak laguntza-fitxan.

Bizi ohitura osasungarriak

Informa zaitez zure ongizatea hobetuko duten ohiturei buruz.

Azken aldaketako data: