Bihotz Gutxiegitasuna
Bihotz-gutxiegitasuna bihotzak ondo ponpatzen ez duen egoera da, eta, ondorioz, odolak ez die behar den oxigenoa ematen gorputzeko zelulei..
Bideoan gaixotasuna zer den azaltzen da labur.
Gaixotasunari buruz
Sintomak
- Arnas-falta handia, batez ere esfortzuak egitean edo baita ohean etzanda egonda ere.
- Oin, orkatila eta hankak handitzea.
- Nekea eta ahulezia.
- Pisua handitzea.
- Eztul lehorra, batez ere gauez.
- Gauez esnatzea arnasa hartzeko zailtasunarekin.
- Batzuetan, pixa gutxi egiten da egunean zehar, eta asko gauez.
- Jangurarik ez.
- 24 ordutan eginiko gernuaren kopurua gutxitzea.
Nola tratatzen da?
Zure bizimodua aldatuta eta tratamendua hartuta. Neurri horiek hobeto eta denbora gehiagoz bizitzen lagunduko dizute.
Medikamentuei buruz:
- Bihotzak ponpaketa indartsuagoa egiten laguntzen dute.
- Odol-hodiak erlaxatzen dituzte, odola errazago ibilaraziz eta bihotza gutxiago nekatuz.
- Batzuek astiroago joatea egiten dute, eta, beraz, atseden hartzen du.
- Beste batzuek pixa eginaraziko dizute, gorputzean pilatutako likidoa gutxituz edo kenduz.
- Batzuetan, albo-ondorioak eragin ditzakete, hala nola zorabioa, eztula, ahulezia… Egoera horietan, galdetu zure erreferentziazko profesionalari.
- Gogoratu hartu egin behar dituzula, ondo egon arren. Hartzeari utzi aurretik kontsultatu.
Zer egin dezaket neure burua zaintzeko?
Orokorrak:
- Hartu botikak zure pautaren arabera, ondo egon arren.
- Ez hartu antiinflamatoriorik, ezta medikamentu eferbeszenterik ere; azken horiek gatz asko dutelako.
- Pisua egunero eta ordu berean kontrolatu, ahal dela, goizez.
- Gehiegizko pisua baduzu, kontsultatu zure erizainarekin argaltzeko gomendioak eman diezazkizun.
- Ez kontsumitu ez alkohol ez tabakorik.
- Zure gaitasunera egokitutako ariketa egin, nekerik eragin gabe.
- Tentsio arteriala kontrolatu.
Elikadura:
- Gatz gutxirekin jan eta gatza duten elikagaiak mugatu edo saihestu: hestebeteak, kontserbak, produktu aurrekozinatuak, saltsa elaboratuak, opil industrialak...
- Hartutako likido-kopurua kontrolatu. Zukuak, zopak eta frutak kontuan hartu.
- Gantz aseak dituzten elikagaiak saihestu: haragi gorriak, hestebeteak, arrautza-gorringoak…
- Frutak, barazkiak, lekaleak eta arraina jan.
Bihotz-gutxiegitasunaren sintomak kontrolatzen
Sintoma hauek ez badituzu:
- Arnasteko zailtasunak.
- Bularreko mina.
- Pisu-aldaketak.
- Orkatilak edo hankak handituta izatea.
- Zailtasun handiagoak jarduerak gauzatzeko.

Sintomak ongi kontrolatuta dituzu!
- Jarraitu medikazioa egunero hartzen pautaren arabera.
- Kontrolatu zure pisua egunero.
- Jarraitu gatz gutxi duen elikadura.
- Joan jarraipen-kontsultetara.
- Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan osasun-zentroko zure erreferentziazko profesional sanitarioarekin ohiko ordutegian, edo Osasun Aholkuarekin (tel. 900 20 30 50) edo zure EAGarekin ohiko ordutegitik kanpo.
Kasu hauetan:
- Orkatilak handituago dituzu.
- Pisua hartu baduzu: 1 kg egun batean edo 2-3 kg 2 edo 3 egunetan.
- Buruko gehiago behar dituzu lo egiteko.
- Okerrago arnasten duzu jardueraren bat gauzatzean.
- Ohi baino eztul gehiago.
- Arnasteko zailtasunak dituzu geldi egotean, edo etengabe egiten duzu eztul.
- Geldirik egotean txistuak edo soinuak nabaritzen dituzu bularraldean.
- Gauez esnatzen zara arnasarik hartu ezinik.
- Zorabiatuta, nekatuta edo ahul sentitzen zara.

- Baliteke zure tratamendua doitu edo aldatu behar izatea.
- Jarri osasun-zentroko erreferentziako profesionalarekin harremanetan. Ohiko ordutegitik kanpo jarri harremanetan Osasun Aholkuarekin (tel. 900 20 30 50) edo joan erreferentziako EAGra.
Kasu hauetan:
- Ezin duzu arnasarik hartu edo urdin jartzen hasi zara.
- Flemak edo listua arrosa kolorekoak dituzu.
- Bularrean min handia edo estutasuna duzu.
- Palpitazioak edo takikardia nabaritzen dituzu, zorabiatzea edo izerditzen hastea eragiten dizutenak.
- Nahastuta sentitzen zara.
- Konortea galtzen duzu.

Jarri harremanetan Osakidetzako Emergentziekin
- Araba: 945 24 44 44
- Bizkaia: 94 410 00 00
- Gipuzkoa: 943 46 11 11
Gehiago jakin nahi duzu?

Bihotz-gutxiegitasunaren fitxa laburpena
Gaixotasunaren ezaugarri garrantzitsuenak ezagutu eta kontsultatu laburpen-fitxaren bidez.

Bihotz-gutxiegitasunaren fitxa osoa
Gaixotasunari buruz gehiago jakin nahi baduzu, deskargatu fitxa osoa.
Autozainketak
Nire zainketa-plana
Zoaz zure zainketa-planaren zailtasunak, helburuak eta lorpenak aztertzeko laguntza-fitxara.
Nire jarraipena
Erregistratu zure zeinu eta sintomen aldaketak laguntza-fitxan.
Bizi ohitura osasungarriak
Informa zaitez zure ongizatea hobetuko duten ohiturei buruz.
Azken aldaketako data: