Bihotz Gutxiegitasuna

Bihotz-gutxiegitasuna bihotzak ondo ponpatzen ez duen egoera da, eta, ondorioz, odolak ez die behar den oxigenoa ematen gorputzeko zelulei..

Bideoan gaixotasuna zer den azaltzen da labur.

alt

Gaixotasunari buruz

Sintomak

  • Arnas-falta handia, batez ere esfortzuak egitean edo baita ohean etzanda egonda ere.
  • Oin, orkatila eta hankak handitzea.
  • Nekea eta ahulezia.
  • Pisua handitzea.
  • Eztul lehorra, batez ere gauez.
  • Gauez esnatzea arnasa hartzeko zailtasunarekin.
  • Batzuetan, pixa gutxi egiten da egunean zehar, eta asko gauez.
  • Jangurarik ez.
  • 24 ordutan eginiko gernuaren kopurua gutxitzea.

Nola tratatzen da?

Zure bizimodua aldatuta eta tratamendua hartuta. Neurri horiek hobeto eta denbora gehiagoz bizitzen lagunduko dizute.

Medikamentuei buruz:

  • Bihotzak ponpaketa indartsuagoa egiten laguntzen dute.
  • Odol-hodiak erlaxatzen dituzte, odola errazago ibilaraziz eta bihotza gutxiago nekatuz.
  • Batzuek astiroago joatea egiten dute, eta, beraz, atseden hartzen du.
  • Beste batzuek pixa eginaraziko dizute, gorputzean pilatutako likidoa gutxituz edo kenduz.
  • Batzuetan, albo-ondorioak eragin ditzakete, hala nola zorabioa, eztula, ahulezia… Egoera horietan, galdetu zure erreferentziazko profesionalari.
  • Gogoratu hartu egin behar dituzula, ondo egon arren. Hartzeari utzi aurretik kontsultatu.

Zer egin dezaket neure burua zaintzeko?

Orokorrak:

  • Hartu botikak zure pautaren arabera, ondo egon arren.
  • Ez hartu antiinflamatoriorik, ezta medikamentu eferbeszenterik ere; azken horiek gatz asko dutelako.
  • Pisua egunero eta ordu berean kontrolatu, ahal dela, goizez.
  • Gehiegizko pisua baduzu, kontsultatu zure erizainarekin argaltzeko gomendioak eman diezazkizun.
  • Ez kontsumitu ez alkohol ez tabakorik.
  • Zure gaitasunera egokitutako ariketa egin, nekerik eragin gabe.
  • Tentsio arteriala kontrolatu.

Elikadura:

  • Gatz gutxirekin jan eta gatza duten elikagaiak mugatu edo saihestu: hestebeteak, kontserbak, produktu aurrekozinatuak, saltsa elaboratuak, opil industrialak...
  • Hartutako likido-kopurua kontrolatu. Zukuak, zopak eta frutak kontuan hartu.
  • Gantz aseak dituzten elikagaiak saihestu: haragi gorriak, hestebeteak, arrautza-gorringoak…
  • Frutak, barazkiak, lekaleak eta arraina jan.

Bihotz-gutxiegitasunaren sintomak kontrolatzen

Sintoma hauek ez badituzu:

  • Arnasteko zailtasunak.
  • Bularreko mina.
  • Pisu-aldaketak.
  • Orkatilak edo hankak handituta izatea.
  • Zailtasun handiagoak jarduerak gauzatzeko.

Sintomak ongi kontrolatuta dituzu!

  • Jarraitu medikazioa egunero hartzen pautaren arabera.
  • Kontrolatu zure pisua egunero.
  • Jarraitu gatz gutxi duen elikadura.
  • Joan jarraipen-kontsultetara.
  • Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan osasun-zentroko zure erreferentziazko profesional sanitarioarekin ohiko ordutegian, edo Osasun Aholkuarekin (tel. 900 20 30 50) edo zure EAGarekin ohiko ordutegitik kanpo.

Kasu hauetan:

  • Orkatilak handituago dituzu.
  • Pisua hartu baduzu: 1 kg egun batean edo 2-3 kg 2 edo 3 egunetan.
  • Buruko gehiago behar dituzu lo egiteko.
  • Okerrago arnasten duzu jardueraren bat gauzatzean.
  • Ohi baino eztul gehiago.
  • Arnasteko zailtasunak dituzu geldi egotean, edo etengabe egiten duzu eztul.
  • Geldirik egotean txistuak edo soinuak nabaritzen dituzu bularraldean.
  • Gauez esnatzen zara arnasarik hartu ezinik.
  • Zorabiatuta, nekatuta edo ahul sentitzen zara.
  • Baliteke zure tratamendua doitu edo aldatu behar izatea.
  • Jarri osasun-zentroko erreferentziako profesionalarekin harremanetan. Ohiko ordutegitik kanpo jarri harremanetan Osasun Aholkuarekin (tel. 900 20 30 50) edo joan erreferentziako EAGra.

Kasu hauetan:

  • Ezin duzu arnasarik hartu edo urdin jartzen hasi zara.
  • Flemak edo listua arrosa kolorekoak dituzu.
  • Bularrean min handia edo estutasuna duzu.
  • Palpitazioak edo takikardia nabaritzen dituzu, zorabiatzea edo izerditzen hastea eragiten dizutenak.
  • Nahastuta sentitzen zara.
  • Konortea galtzen duzu.

Jarri harremanetan Osakidetzako Emergentziekin

Gehiago jakin nahi duzu?

Icono Diabetes

Bihotz-gutxiegitasunaren fitxa laburpena

Gaixotasunaren ezaugarri garrantzitsuenak ezagutu eta kontsultatu laburpen-fitxaren bidez.

Icono Diabetes

Bihotz-gutxiegitasunaren fitxa osoa

Gaixotasunari buruz gehiago jakin nahi baduzu, deskargatu fitxa osoa.


Autozainketak

Nire zainketa-plana

Zoaz zure zainketa-planaren zailtasunak, helburuak eta lorpenak aztertzeko laguntza-fitxara.

Nire jarraipena

Erregistratu zure zeinu eta sintomen aldaketak laguntza-fitxan.

Bizi ohitura osasungarriak

Informa zaitez zure ongizatea hobetuko duten ohiturei buruz.

Azken aldaketako data: