Bihotz-gutxiegitasunaren tailerra

Prestakuntza-eskaintza berria Paziente Bizia-Pazciente Activo programan

Paziente Bizia – Paciente Activo programaren helburu nagusia da gaixotasun kronikoekin bizi diren pertsonak eta/edo zaintzaileak ahaldunago bihurtzea, norbere burua zaintzeko eta gaixotasuna kudeatzeko prestakuntza-tailerren bidez, beren gaixotasuna hobeto ulertzeko gaikuntza bilatuz, beren osasunaz arduratuz eta osasun-langileekin erabaki konpartituetan parte hartuz.

Metodo hau gaixotasun kroniko bat duten edo zaintzaileak diren 2 lagunek zuzendutako tailerren bidez garatzen da.

Azken urtean, programak bere prestakuntza-eskaintza indartu du teknologia erabilita. Sarbide errazeko formatu hau erosoa da, eta Euskadiko edozein tokitara modu zentralizatuan eta denbora errealean iristea ahalbidetzen du.

Tailerrak taldeka antolatzen dira; talde bakoitzean 12 lagun biltzen dira asteroko saioetan (15 saio, 2,5h ordukoak), eta heziketa-materiala Era berean, prestakuntza-eskaintza handitu egin da Entrenamendu Aktiboa online ikastaroarekin. jasotzen dute: autozainketei buruz, osasunaren sustapenari buruz eta gaixotasun kronikoei buruz azalpen ulergarriak ematen dituen eskuliburu bat, erlaxazio-ariketei buruzko audioak eta ariketa fisikoko taulei buruzko bideoak.

Gaur egun, prestakuntza-eskaintza zabaldu egin da Nire bihotz-gutxiegitasuna zaintzen ikastaroarekin, bihotz-gutxiegitasuna duten pertsonentzat eta haien zaintzaile nagusientzat. Tailerrean 2 orduko saioak egiten dira, astean behin, 7 astez.

Bihotz-gutxiegitasun kronikoa duen pazientearen ahalduntzea funtsezkoa da haren bizi-kalitatea, autonomia, autoestimua, gogobetetze-maila eta osasun-kostuak hobetzeko.

Paziente Bizia-Paciente Activo programaren erronka da aurrera egiten jarraitzea, osasun-langile guztiekin lankidetzan aritzea, eskaintzen ditugun zerbitzuak hobetzea eta pertsonen beharrei erantzutea.

Eskabide inprimakia

Bihotz-gutxiegitasunaren tailerra

Azken aldaketako data: