Ongietorria

Osakidetzako Bilbo-Basurtu ESIa 2014ko urtarrilaren 31n jaio zen, erakunde bi hauek batzearen ondorioz: Lehen Mailako Arretako Bilbo Eskualdea eta Basurtuko Unibertsitate Ospitalea (BUO).  Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua zuzenbide pribatuko erakunde publikoko 19 zerbitzu-erakundeetako bat da.

Gure misioa da pertsonen osasun-premiei erantzutea eta osasuna sustatzea, eta segurtasunez, modu integralean, eraginkortasunez eta kalitatez egitea, osasun-ikuspegi publiko batetik, eta konpromisoa izanik profesional bikainen prestakuntza, ikerkuntza eta ezagutzaren sorkuntza bultzatzea.

Gaur eguneko Bilbo-Basurtu ESIa osatzen dute Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak, lehen mailako arretako 22 unitatek (LMUek) —non 25 osasun-zentro dauden, haietatik 5 zenbait ospitale-zerbitzu ere ematen dutenak—, espetxeko Urbi Basauri zentroak, Etengabeko arretako 3 gunek eta kanpoko egoitza administratibo batek.

Web-gune honen xedea da, komunikazioaren eta gardentasunaren alde egiten dugun apustuarekin bat eginik, herritarrei gure erakunde eta zerbitzuei buruzko informazio esanguratsua ematea.

Espero dugu baliagarria izan dakizun.

Eduardo Maiz Olazabalaga
Bilbo-Basurtu ESIko zuzendari gerentea


Estaldura: Bilbo eta Alonsotegiko
366.000 herritar

Hospital

1

unibertsitate-ospitale

Icono consultorio

22

Lehen Mailako Arretako Unitate

Icono centros de salud

25

osasun-zentro


Hospital

Organigrama

Ezagutu ezazu Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuaren organigrama.

Hospital

Plan Estrategikoa

Ezagutu ezazu Bilbao Basurto ESIaren 2018-2021eko Plan Estrategikoa

Hospital

Gure memoria 2018

Bilbao-Basurto ESIaren 2018ko Gizarte-ardura memoria aurkezten dizugu

Azken aldaketako data: