Aurkezpena

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea 2010ean sortu zen, eta zuzendaritza bakar baten barruan biltzen ditu Ospitalez Kanpoko Osasun Mentala eta Bizkaiko hiru ospitale psikiatrikoak: Bermeoko Ospitalea, Zaldibarreko Ospitalea eta Zamudioko Ospitalea.

Sortu zenetik hedatzen ari garen arreta komunitarioko ereduak ekarri du:

  • Arreta behar duten pertsonen komunitatean eta hurbileko esparruan arreta-ahalmena gehitzea.
  • Ospitaleetako egonaldiak ezinbestekora murriztea.
  • Zerbitzu sanitarioekiko, sozialekiko eta soziosanitarioekiko koordinazioa areagotzea, gaixotasun mentala duen pertsonari zeharkako arreta integratua eskaintzeko.

Osasun mentaleko Zentroa da arretaren gunea. Horrekin batera, Eguneko Ospitaleek eta Tratamendu Asertibo Komunitarioko Taldeek ohiko ingurunean artatzen dituzte pazienteak, eta gaixotasun mental larria duten pertsonei haien komunitatearen ingurunean mantentzen laguntzen diete.

Gure zerbitzu-zorroa Bermeoko, Zaldibarreko eta Zamudioko ospitalizazio-unitateekin osatzen da.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea


Osasun mentaleko sarea datuetan

Ospitaleko oheen ikonoa

342

Ospitaleetako ohe kopurua

arreta
        osasuntsu helduen ikonoa

43.713

Artatutako paziente helduak

arreta
        osasuntsu haurren ikonoa

7.423

Artatutako paziente umeak

Langileen ikonoa

932

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko langile kopurua (Egiturako lantaldea)

Ospitalearen ikonoa

1.288

Zaldibar, Bermeo eta Zamudioko ospitaleratzeak

Ospitalearen ikonoa

1.187

Ospitalizaziorako hautabideak (Eguneko ospitaleetako, tratamendu asertibo komunitarioko...)

Organigrama ikonoa

Organigrama

Ezagutu ezazu Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen organigrama.

Plan estrategikoa ikonoa

Plan Estrategikoa

Ezagutu ezazu Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen 2018-2021 urteen arteko Plan estrategikoa

Gure memoria ikonoa

2017ko gure memoria

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen Gizarte-ardura memoria aurkezten dizugu

Azken aldaketako data: