Zerbitzu-zorroa

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak dispositibo-sare zabala du Bizkaiko lurralde osoan:

  • 3 ospitale (Bermeon, Zamudion eta Zaldibarren), guztira 342 oherekin
  • 24 Osasun Mentaleko Zentro Bizkaiko lau eskualde sanitarioetan banatuta. Horietako hiruk adikzioak soilik artatzen dituzte eta beste hiruk lehen agerraldiak.
  • 4 Haurren eta Nerabeen Osasun Mentaleko Zentro, 18 urtetik beherako herritarrak artatzen dituztenak (eskualdeko zentro bana).
  • 15 Eguneko Ospitale Bizkaiko lau eskualde sanitarioetan banatuta
  • 5 Tratamendu Asertibo Komunitarioko talde Bizkaiko lau eskualde sanitarioetan banatuta
  • 1 etxe gabekoen tratamendu asertibo komunitarioko talde Bilboko eskualdeko etxerik gabekoentzat, Bilboko Udalarekin koordinatuta.
  • 1 Heziketa Zentro Terapeutiko, Hezkuntza Sailarekin elkarlanean, lurralde-estaldura izango duena.
  • 1 Adikzioetako Eguneko Ospitale, lurralde-estaldura izango duena.
  • 1 Asistentzia Talde Basauriko espetxean, 2013. urteaz geroztik osasun mentaleko arreta eskaintzen duena.

Osakidetzaren Osasun Mentaleko Zerbitzuak paziente akutuetarako 3 ospitalizazio-unitaterekin osatzen dira, unitate horiek Galdakaoko, Gurutzetako eta Basurtuko ospitaleetan kokatzen dira eta dagozkien ESIek kudeatzen dituzte. Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak koordinatuta jarduten du horiekin eta zainketek jarraitutasuna dute.

Buruko osasuneko pazientea

Azken aldaketako data: