Blenorragia edo infekzio gonokozikoa
Zer da gonorrea edo infekzio gonokozikoa?
Gonorrea sexu-transmisiozko infekzio bat da, Neisseria Gonorrhoeae izeneko bakterio batek eragindakoa.
Preserbatiborik erabiltzen ez bada, hura harrapatzeko arriskua dago infekzioa duen pertsona batekin sexu baginala, anala edo orala izatean.
Prebentzioa
Sexu baginalean, analean eta oralean, preserbatiboa gonorreak eragindako infekzioa prebenitzeko modu eraginkorra da.
Preserbatiboa erabiltzea infekzio hau prebenitzeko modu oso eraginkorra da
Sintomak
Hauek dira sintoma ohikoenak: baginako fluxuaren alterazioa, molestiak koitoan, zakileko jariakinak, sumindura pixa egitean, mina barrabiletan edo mukia edo odola uzkitik kanporatzea. Batzuetan, pertsonek ez dute sintomarik izaten, batez ere emakumeek.
Diagnostikoa eta tratamendua
Lagin bat hartzen da genital-ingurutik, uzkitik eta/edo faringetik, izandako praktika sexualen arabera. Batzuetan, gernu-lagin bat ere eska daiteke.
Infekzioa antibiotikoen bidez tratatzen da. Kontuan izan tratamendu egokirik gabe osasunari kaltetzen dioten konplikazio larriak gara daitezkeela. Garrantzitsua da ahal bezain laster hartzen hastea eta sexu-harremanak izan dituzten pertsonak behar bezala aztertzea.

Esteka interesgarriak
- CDC: Acerca de la gonorrea | Gonorrea | CDC
- Osasun Ministerioa: GONORREA (sanidad.gob.es)
Azken aldaketako data: