Ongi etorria
Ongietorria ematen dizugu Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratura (ESI). Gure erakundeak zerbitzu integratuak ematen dizkie Debabarreneko Eskualdeko 76.000tik goragoko biztanleei. Eskualde honek herri hauek biltzen ditu: Bizkaiko Ermua eta Mallabia, eta Gipuzkoako Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutriku. Zerbitzu integratu hauek emateko lehen mailako arretako 5 unitate eta Mendaroko Ospitalea ditugu.
2018ko urritik, beste zentro bat dugu gure ESIan: Eibar Ospitalea. Ospitale honi esker asistentzia maila hurbilagoa izango dute 190.000 biztanletik gorako Debabarreneko eskualdeko eta eskualde mugakideetako herritarrek -Debagoieneko eskualdea eta Azkoitia, Azpeitia, Regil, Berriz, Zaldibar, Ondarroa, Markina-Xemein, Ziortza-Bolibar eta Etxebarria-. Maila asistentzial hori, nagusiki, errehabilitazio beharra eta zainketa aringarri beharra duten paziente kroniko konplexuen arretari begira dago.
Webgune honen helburua da gure erakundea eta ematen ditugun zerbitzuen inguruko informazio garrantzitsu guztia herritarren eskura jartzea, eta osasun publikoa herritarrentzako hurbileko erreferentzia egitea.
Ongi etorri!
Marbella García Urbaneja
Debabarreneko ESIko zuzendari gerentea
ESIa datuetan
768
Lantaldea
6.983
Ospitaleratzeak
284.402
Familia-medikuntzako kontsultak
283.286
Erizaintzako kontsultak
55.671
Pediatriako kontsultak
135.058
Kanpo-kontsultak
1.222
Etxeko ospitalizazioko altak
242.891
Proba osagarriak
58.656.670
Gastuak guztira


Kudeaketa plana
Ezagutu ezazu Debabarrenako ESIaren 2018-2019 urteen arteko Kudeaketa plana
Azken aldaketako data: