Ohiko galderak
Ba al dago diabetesa sendatzeko modurik?
Ez. Diabetesak ez du sendabiderik. Dietaren, ariketa fisikoaren eta medikazioaren bidez kontrolatu ahal da.
Zer gertatzen da neure burua zaintzen ez badut
Egoki kontrolatu ez den diabetesaren arazorik larrienak epe luzera agertzen dira: Arazoak ikusmenean, giltzurrun-funtzioan, oinetan (ultzerak, anputazioak…), y eta bihotzean.
Tratamendu intsulinikoa hasi denean, betirako al da?
Baliteke betirako ez izatea. Pazientea argaltzen bada eta bizimodu osasuntsua eramaten badu, baliteke tratamendu intsulinikoa bukatu ahal izatea. Halaber, diabetesa kortikoide bidezko tratamenduek eragin dutenean, tratamendua bukatu ahal da kortikoideak uzten direnean.
Intsulina guztiak berdinak al dira?
Ez, intsulina bakoitzaren efektua desberdina da. Batzuk efektu azkarrekoak dira (jatorduetan erabiltzen ditugu); beste batzuk, efektu motelekoak (glukosa jatorduetatik kanpo eta gauez kontrolatzeko balio dute); eta, batzuek, aurreko bi efektuak nahasten dituzte.
Injektatzen diren medikamentu guztiak intsulina dira?
Ez. Badira II motako diabetesa tratatzeko balio duten eta intsulina ez diren bestelako medikamentuak. Egunean edo astean behin jarri ahal dira. Ez dute hipogluzemia eragiten (intsulinak, ordea, bai). Mekanismo desberdina dute, eta II motako diabetesa tratatzeko erabiltzen dira.
Nola jakin dezaket I edo II motako diabetesa dudan?
Batzuetan, zalantzak egon daitezke. Analisi eta azterketa zehatzak daude diagnostiko egokia egiteko. Medikuak egingo du diagnostikoa.
Diabetesa heredatu egiten da?
Lotura du herentziarekin, baina ez da herentzia argia.
Ba al dago diabetesa sendatzeko operaziorik?
Badago operazio bat, kirurgia bariatrikoa izenekoa, obesitatea duten pertsonei egin ahal zaiena, pisua nabarmen jaisteko. Pertsona hori diabetikoa bada, gaixotasuna nabarmen hobetu ahal da, eta kirurgiaren ondoren ez da medikaziorik hartu behar.
Intsulina injektatzen badut, nahi dudana jan dezaket?
Ez. Elikadura osasuntsua ezinbestekoa da pazientea tratamendua egiten ari denean, intsulina injektatu zein pilulak hartu.
Azken aldaketako data: