Diabetesa
Glukosa zelulen elikagaia da, eta intsulina behar du zeluletan sartzeko. Diabetesa pankreak intsulina gutxi sortzen duenean edo gorputzak ondo erabiltzen ez duenean gertatzen da.
Horren ondorioz, odoleko glukosa (azukrea) (gluzemia) muga normaletatik gora igotzen da.
Gluzemia handia luzaroan edukitzeak konplikazioak eragin ditzake bihotzean, oinetan, begietan, garunean eta giltzurrunetan.
Sintomak
Batzuetan, sintomak ez dira nabaritzen hasieran, baina denborarekin nekea, egarria, gernu ugaria eta gosea eragin ditzake.
Zer egin dezaket neure burua zaintzeko?
Bizi-ohitura osasungarriak izatea
- Elikadura:
- Elikadura osasungarria jarraitzea eta zuretzako egokia den otordu-kopuru bat egitea.
- Xurgapen azkarreko azukreak dituzten elikagaien kontsumoa (opilak edo gozokiak...) murriztea.
- Jan ostean aho-hortzetako higiene-ohiturak ezartzea.
- Oinak zaintzea.
- Zure gaitasunarekin bat datorren ariketa fisikoa egitea. Ariketa fisikoa egiteak azukrea erretzen eta muskulatura eta malgutasuna mantentzen laguntzen du. Egokiena da ordu berean eta antzeko intentsitatearekin egitea, hipogluzemiak prebenitzeko. Ez egin otorduen ondoren, ezta muturreko tenperaturekin ere.
- Alkoholak efektu hipogluzemiatzailea du eta pisua handitzen laguntzen du. Alkohol-kontsumoa mugatzea, zero gramokoa baita kontsumo seguru bakarra.
Agindutako medikazioa hartzea
Medikamentuak egoeraren arabera alda daiteke:
- Gorputzak intsulina sortzen badu, ahotiko antidiabetikoak hartzen dira, intsulinaren ekoizpena estimulatuko dute.
- Sortzen ez badu, intsulina injektatuko da.
Albo-ondorioak eragin ditzakete: hipogluzemia, beherakoa, flatulentzia… sintoma horietakoren bat nabarituz gero, kontsultatu zure erreferentziazko osasun-profesionalarekin.
Sintomak maneiatzea
Interpretatzen ikasi eta egoera bakoitzean nola jokatu jakitea.
HAU BADAUKAZU
- Hipogluzemia, adierazitako neurriekin hobetzen ez dena.
- Min handia bularrean.
- Palpitazioak edo takikardia, zorabiatzea edo izerditzen hastea eragiten dizutenak.
- Nahastuta sentitzen zara.
- Konortea galtzen duzu.
- Indarra galtzen baduzu gorputz-adarren batean, ahoa okertzen bazaizu edo hitz egiteko zailtasunak badituzu.
- Ikusmen lausoa.
JARRI HARREMANETAN EMERGENTZIEKIN
Deitu:
- Araba: 945 24 44 44
- Bizkaia: 94 410 00 00
- Gipuzkoa: 943 46 11 11
- edo 112ra beste autonomia-erkidego batzuetatik
HAU SENTITZEN BADUZU
- Sukarra.
- Ahulezia.
- Nekea.
- Zorabioa.
- Arazoak edo zauriak oinetan.
- Gernu-molestiak.
- Arnas infekzioak.
- Autokontrolak egiten badituzu eta normalak ez badira.
- Mina hanketan ariketa fisikoa egitean.
ESKATU BALORAZIO BAT
Baliteke tratamendua doitu behar izatea. Jarri harremanetan:
- Ohiko ordutegian: osasun-zentroko zure erreferentziako profesionalarekin.
- Ordutegitik kanpo: Osasun Aholkuarekin (tel.: 900 20 30 50) edo joan zaitez zure EAGra (Etengabeko Arretako Gunera).
ZURE SINTOMAK KONTROLATUTA BADAUDE
- Jarraitu medikazioa hartzen presbrikatutako moduan.
- Jarraitu agindutako elikadurarekin eta ariketarekin.
- Joan jarraipen-kontsultetara.
- Parte hartu zure komunitateko jardueretan edo laguntza-taldeetan.
- Argitu zure zalantzak zure osasun-zentroarekin edo Osasun Aholkuarekin harrema netan jarrita.
Hipogluzemia:
Odoleko glukosa maila normaletatik behera dagoenean gertatzen da. (Intsulinarekin edo aho bidezko antidiabetikoekin tratamenduan dauden pazienteetan soilik).
Hauek dira ohiko sintomak: Zorabioa, ahulezia, ikusmen lausoa, izerdia eta kontzientziaren alterazioak.
Nola tratatzen da:
- Zorabioa edo ahulezia izanez gero, hipogluzemia glukometro batekin baieztatu ahal da.
- Azukre-koxkor bat, baso bat esne edo zuku bat hartu.
- Konortea galtzen baduzu, zaintzaileak glukagoia ziztatuko dizu.
- Kontrolatu 15 minuturo, eta mailak igotzen ez badira edo sintomak desagertzen ez badira, errepikatu azukrea hartzeko eta kontrolatzeko zikloa. Jarri harremanetan mediku edo erizainen batekin, ahal bezain laster, tratamendua baloratzeko.
Nola saihets dezaket:
- Jarraitu tratamendua pautatutako moduan.
- Eutsi bazkaltzeko eta ariketa egiteko ordutegiari.
- Ez utzi inoiz gomendatutako irin-kantitatea (pasta, patatak, arroza, ogia), fruta eta esnea hartzeari.
- Gehitu fruta-pieza bat edo 2-3 ogi txigortu, ariketa fisiko gehiago egiten baduzu.
Hipergluzemia:
Odoleko glukosa maila normaletatik gora dagoenean gertatzen da.
Ohiko sintomak dira: Pixa asko egitea, egarri gehiegi, gose-sentsazioa, nekea, aho lehorra, ikusmen lausoa eta kontzientziaren alterazioak.
Nola tratatzen da:
- Intsulina-tratamendua hartzen baduzu eta pauta aldatzeko jarraibideak badituzu, egin.
- Gluzemia-kontrolak egin neurgailuarekin.
- Hartu zure osasun-taldeak egoera horretarako gomendatutako elikagaiak eta likidoak.
- Ahal bezain laster eskatu hitzordua tratamendua baloratzeko.
Nola saihets dezaket:
- Ez hartu azukrea igotzen duen medikamenturik (hitz egin medikuarekin lehenbizi).
- Jarraitu elikaduraren gaineko gomendioak, kantitateak errespetatuz.
- Egin ariketa fisikoa.
- Babestu hotzaren eta haizearen aurka, arnas infekzioak saihesteko.
Gehiago jakin nahi duzu?
"Diabetesa nola zaindu" laburpen-fitxa
Ezagutu eta kontsultatu gaixotasunaren alderdi garrantzitsuenak laburpen-fitxaren bidez.
"Diabetesa nola zaindu" fitxa osoa
Gaixotasunari buruz gehiago jakin nahi baduzu, deskargatu fitxa osoa.
Autozainketak
Zer egin dezaket neure burua zaintzeko?
Hemen aurkituko duzu bizi-ohitura osasungarriei eta zu zaintzeko beste gomendio batzuei buruzko informazioa
Zainketa plana
Zoaz zure zainketa-planaren zailtasunak, helburuak eta lorpenak aztertzeko laguntza-fitxara.
Azken aldaketako data: