Diabetesa

Diabetesa gaixotasun kronikoa da, eta oso ohikoa.

Di@bet.es azterlanaren datuen arabera, 18 urtetik gorako espainiarren % 13,8k II motako diabetesa du, 5,3 milioi pertsonak baino gehiagok, alegia. Horietatik, ia 3 milioi pertsona diagnostikatuta daude, baina 2,3 milioik ez dakite gaixotasuna dutenik. Diabetesa diagnostikatzean atzeratzeak dakar hura detektatzen denean pazienteen erdiak dagoeneko baduela konplikazioren bat.

Euskadin prebalentzia Espainiako gainerako lekuetan baino baxuagoa da (% 10,6, alegia, 200.000 pertsona inguru), azterlan horrek erakutsi zuenez. Arrisku-faktorerik garrantzitsuena gaixotasuna agertzeko «obesitaterako gero eta joera handiagoa» da.

Zenbait diabetes-mota daude, eta, ugarienak, I mota, II mota eta haurdunaldikoa.

Orrialde honetan, gaixotasuna zer den, zer arazo nagusi ekar ditzakeen eta zer tratamendu behar duen jakiteko oinarrizko azalpenak eman nahi dizkizugu.




Icono pedir información

Egileak

'Diabetesa gaztaroan" atalaren edukiak.

Rafael Olalde Quintana. Lehen Mailako medikuntza Santutxuko Osasun-zentroan - Solokoetxe

Alicia Córtazar Galarza. Endokrino medikuntza Gurutzetako Ospitalean

Patxi Ezkurra Loyola. Familia medikuntza Zumaiako Osasun-zentroan

Itziar Landajo Chamorro. Diabetesaren hezitzaile erizaina Galdakaoko Ospitalean

Miren Palacios Villanueva. Lehen Mailako erizaina Basurtoko Osazun-zentroan

DIABETESA DUDALA ESAN BERRI DIDATE!!! 1. MOTAKO DIABETESA DUTEN ETA TRATAMENDU INTENTSIBOAN DAUDEN GAZTE ETA HELDUENTZAKO GIDA. Egileak: Landajo Chamorro, I.; Camarero Erdoiza, M.; Rubio López, M.; Gamiz Abando, A.; Paskual Uribe, A.; Arteche Arteche, C.; Lavin Bollain, G.; Altuzarra Sierra, L.; Varona Barcena, L. Galdakao-Usansolo Ospitaleko eta Bizkaiko Barrualdeko eskualdeko erizain diabetes-hezitzaileak dira guztiak, eta eskerrak eman nahi dizkiegu lan bikain horren edukiak eskuratzeko aukera eman digutelako.

Gaurkotzea:

Alicia Córtazar.

Azken aldaketako data: