Irakaskuntza batzordea

Gure ospitaleko Irakaskuntza Batzordea arduratzen da prestakuntza antolatzeaz, aplikazio praktikoa ikuskatzeaz eta bertan prestatzen diren espezialitateetako prestakuntza-programetan aurreikusten diren helburuak betetzen direla kontrolatzeaz.Era berean, prestakuntza-jarduerak eta egoiliarrakzentroaren ohiko arreta-jardueran behar bezala integra daitezen erraztea dagokigu, baita jarduera profesionala zuzendaritza-organoekin batera planifikatzea ere.

Kide hauek osatzen dute: presidenteak, multzo bakoitzeko tutore ordezkari batek (multzo medikoa, kirurgikoa, zentrala, pediatrikoa, ginekologikoa eta larrialdietakoa), Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntza Multiprofesionaleko Unitateko ikasketaburuak, ospitale-espezialitateetako 5 egoiliar ordezkarik, Familiako eta Komunitateko Medikuntzako 2. urteko ordezkari batek, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko ordezkari batek eta idazkari batek.

  • Egungo egoiliar kopurua: 222 BAME, BAPE, BABE, BAFE (eta Onkologikoko beste 7)
  • 2019ko eskaintza: 61 egoiliar
nombre imagen

Azken aldaketako data: