Bilbao-Basurtoko ESIaren Zientziaren eta Berrikuntzaren VI. jardunaldia

Berritzea eta hobetzea. Guztion eguneroko konpromisoa

Bilbao-Basurtoko ESIaren Zientziaren eta Berrikuntzaren VI. jardunaldia

Lankide estimatu hori :

Azaroaren 14an, osteguna, Bilbao-Basurtoko ESIaren Zientziaren eta Berrikuntzaren VI. jardunaldia egingo da Bilboko Ingeniaritza Eskolako Areto Nagusian (Rafael Moreno Pitxitxi pasealekua, II-I eraikina, 48013 Bilbao).

Jardunaldi hau, topaketarako foro gisa planteatu da. Bertan, zenbait giza taldetako kideek Etengabeko Hobekuntzara bideratutako euren lanak eta proiektu berriak azalduko dizkigute; talde horiek berrikuntzarako apustua dute gidari gure erakundearen lan-arloetan. Gainera, agerian geratuko da gure profesionalek ikerkuntzan eta dibulgazio zientifikoan duten inplikazioa.

Ekitaldiaren antolaketa errazteko eta edukiera mugatua denez gero, ondoko puntuak aintzat har ditzazun eskatu behar dizugu:

  • Parte hartu ahal izateko, nahitaezkoa da izen-ematea behar bezala egitea. Eskabidea Jakinsareatik bakarrik egin ahal izango da, azaroaren 4ra arte. Eskabide guztiak ONARTUKO DIRA plazak agortu arte. (Izen-ematea egin ostean, mezu baten bidez baieztatuko zaizu hori egin duzula; mezu hori ez jasotzeak, izena ematean okerren bat gertatu dela esan nahi du. Hala bada, Prestakuntza Unitatearekin jarri beharko duzu harremanetan, ahalik eta lasterren konpontzeko).
  • Komunikazio guztiak Osakidetzako posta elektronikoaren bidez egingo dira. Garrantzizkoa da, hortaz, operatibo dagoela eta helbidea zuzena dela egiaztatzea.
  • Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da LMAUBak edo Arlo-arduradunak baimena ematea, zerbitzu-beharren arabera betiere. Jakinarazi behar duzu parte hartuko duzula ekitaldi honetan (nahiz eta lanorduz kanpo egin). Parte hartu ezin bada, jakinarazi, mesedez, ahalik eta azkarren Jakinsarea bidez.
  • Gogorarazten dizugu ordutegia 11:45etatik 14:45etara izango dela, eta garrantzitsua dela puntualak izatea.
  • Jarduerari lotutako ziurtagiria jaso ahal izateko, ezinbestekoa da % 100eko asistentzia; horretarako, bai sartzean bai irtetean, sinadura-erregistroa egingo da.
  • Bilbao-Basurtoko ESIko langileentzat, Jardunaldi honek A kategoria du.

Egitarauari eta ordutegiari buruzko informazio guztia eskura izango duzue Jakinsarean: https://jakinsarea.osakidetza.net/

Aurtengo edizio hau zure gustukoa izatea espero dugu, eta animatu nahi zaitugu parte hartzera eta egun hori gurekin batera igarotzera.

Edozein kontsulta egiteko, Etengabeko Prestakuntza Unitatearen helbide elektronikoa daukazu hemen: FORMAKUNTZA.OSIBILBAOBASURTO@osakidetza.eus

Jaso ezazu agur bero bat

 

Nori zuzendua Profesional guztioi

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Antolatzailea:
Bilbo-Basurtuko ESIa
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
3
Ordutegia:
11:45etatik 14:45etara
Bilboko Ingeniaritza Eskolako Areto Nagusian
Rafael Moreno "Pitxitxi"
BilbaoBizkaia (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Bilboko Ingeniaritza Eskolako Areto Nagusian (Rafael Moreno Pitxitxi pasealekua, II-I eraikina, 48013 Bilbao).
Prezioa:
Libre eta doan
Jarraibideak:

Bertaratzeko, nahitaezkoa da 2019ko azaroaren 4a baino lehen izena ematea (libre eta doan) Jakinsarea plataforman, ondoko lotura honen bidez (aurretik, irakurri aurkezpen-gutuna, mesedez):

https://jakinsarea.osakidetza.net/

Osakidetzako profesional guztiek dute parte hartzeko aukera. Eskaera egin, eta berehala jasoko da onarpena, plazak agortu arte betiere. Hala ere, parte hartu ahal izateko, Zerbitzuko buru/arduradunaren baimena eduki beharko da.