Emakumea eta diabetesa

Ziklo menstruala

Ziklo menstrualean hormona sexualen mailetan gertatzen diren aldaketek eragina izan dezakete glukosa-mailetan eta intsulina-premietan.

Adibidez, hilekoaren aurreko astean gluzemiak gora egin ohi du, eta balio baxuagoak azaltzen dira, berriz, zikloaren hasieran. Komeni da patroi horiek badauden identifikatzea, intsulina-dosiak aldez aurretik doitu ahal izateko.

Hormona-kontrazepzioa

Ez dago hormona bidezko antisorgailurik kontraindikatuta diabetesa duten emakumeentzat. Profesionalarekin kontsultatzea gomendatzen da, zure kasu indibiduala baloratzeko.

Haurdunaldia eta diabetesa

Haurdunaldia planifikatzea gomendatzen da, glukosa-mailak diabetesik gabeko pertsona baten mailetatik ahalik eta hurbilen mantentzeko, eta, ahal dela, % 6,5etik beherako hemoglobina glikosilatuarekin.

Gainera, diabeteserako medikamentu batzuk ez dira haurdunaldian hartu behar; hori dela-eta, osasun-taldeari abisatu beharko zaio, aldatu behar badira ere.

Diabetesa duten eta haurdunaldia planifikatzen duten emakumeek konplikazioak (abortuak edo prematuritatea, esaterako) izateko arrisku txikiagoa dute.

Azken aldaketako data: